2011/12/22
Ez duzue gurengandik JPG astunik edo GIF animaturik jasoko, baina utziko dugu blogean, lerro hauen bidez, Gabonetako felizitazio bat denontzat. Ondo igaro ditzazuela denok egun hauek. Enpresan jai egunak izango ditugu datorren astekoak (nahiz eta lantaldeko baten batek zereginen bat ere hartu du #sesisesi KDDrako 27an Bilbon), baina urtarrilaren 2an itzuliko gara, eta ordurako, Urte Berri On denoi!

Ba bai, Luistxo Fernandezek Keynote Address edo erreferentziazko hitzaldi ofiziala emango du #Sesisesi topaketan, abenduaren 27an, Bilbon, Kalderapeko tabernan 20.00etan. Joxe Rojasek antolatu duen meme horren istorioa biribiltzeko saioa izango da, eta beste ekimen batzuekin batera CodeSyntax-ek bere hizlari gartsuena bidaliko du. Kaixomaitiak, Euskarabila elkarteak, Zerora Jasoa blogak eta La Personnalite-k ere kolaboratzen dute, azken hauek kartel bikain honen bidez.

 

Luistxoren address horrez gain, Urko Aristi izango da aurkezlea, Yogurinha Borova eta Josu Bergara artistak eta, espero dugu, internautismo euskaldunaren presentzia sexy bat ere bai tartean. Gabonak ospatzeko modu osagarri bat, ze demontre. :)

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek