Open Energy merkatu-ikerketa aurkeztuko dugu

2018/04/26
ESLEko (Euskadiko Software Libreko Enpresen elkarteko) Nemix, Zylk eta CodeSyntax enpresok osatzen dugu Open Energy aliantza eta maiatzaren 17an argitaratuko dugu energia eta elektrizitatearen sektorearen inguruan egin dugun merkatu-ikerketa, digitalizazioa, gauzen Internetan eta Industria 4.0-aren esparruan.

Merkatu-ikerketa hau MKM International Business Consulting aholkularitza enpresarekin batera egin dugu eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa jaso du, Elkarlanean Enpresen arteko lankidetzaren programari esker.

Aurkezpena BiscayTIK Fundazioan egingo da (Zugatzarte etorbidea 32, Getxo) eta ondorengo egitaraua izango dugu:

  • 9:30 - 9:45 Erregistroa
  • 9:45 - 10:00 Ekitaldiaren irekiera
  • 10:00 - 10:45 Ikerketaren aurkezpena
  • 10:45 - 11:30 Arrakasta kasuak
  • 11:30 - 12:00 Bilakaera digital osoa lortzeko balio proposamenak
  • 12:00 - 12:45 Pintxoak eta networkinga

Aurkezpenera etortzera gonbidatuak zaudete. Eman izena hemen sartu eta formulario hori betez.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Eneko Astigarraga

Kudeatzailea, CFO. Gorbata janzten duen pertsona kabala.