OpenStreetMap-en oinarritutako akuarela mapak

2013/07/02
Donostiako mapa akuarelaz marraztuta

Donostiako mapa akuarelaz marraztuta

OpenStreetMap-eko datuek geroz eta erabilera gehiago dituzte. Azkenaldian ezagutu duguna izan da nola sortu dituzten akuarela imitatzen duten mapak:

Donostiako mapa akuarelan

Proiektu hau Stamen diseinu ajentziak egin du eta modu berean eskaintzen dituzte beste mapa estilo batzuk eta baita maparen bertsio handi bat deskargatzeko aukera.

Hau eta honelako beste aplikazio asko posible dira OpenStreetMap proiektuaren datu irekitasunari esker. Ez da ahaztu behar gainera, ez gabiltzala mapaz bakarrik, OpenStreetMap-en oinarriak beste datu mota asko bait ditu, hala nola interesguneak, toponimoak, eraikinak, negozioak eta abar.

Hain justu enpresek datuen berrerabilpena errazteko sortu berri da ekimen berri bat, OpenCage Data izenekoa.

OpenCage Data enpresak datu deskarga zerbitzua eskaintzen du, baita ere galbahe, prozesamendu eta formato bihurketa zerbitzua, beti ere bezeroak behar duen formatura. Helburua da OpenStreetMap-en datuen berrerabilpena erraztea eta enpresa eta zerbitzu gehiagok erabili ahal izatea datu hauek, datubasearen zehaztasun teknikoak sakonean ezagutu beharrik izan gabe.

OpenCage Data-ren inguruan informazio gehiago beraien webgunean: OpenCageData.com

(Gusto handiz parte hartzen dugu OpenCage Data proiektuan aholkulari moduan)

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Gari Araolaza

Ingeniaria, proiektu zuzendaritza. Python, Whitesnake, Scrum, Yngwie Malmsteen.