Pantaila.eus, zabaldu zure informazioa pantailetan modu errazean

2019/01/23
Pantailak euskarazko informazioa hedatzeko erabiltzen dituen proiektu berria da. Erakunde, elkarte edo edozein enpresak bere informazioa edonon kokatzeko telebista pantaila-lauen zerbitzu bat. Pantaila hauetan, automatikoki elikatuta baina modu moldagarrian, etengabeko euskarazko informazio eguneratua erakustea da asmoa.

Hainbat tokitan ikus ditzakegu albisteak ematen dituzten pantailak. Ohikoak dira zenbait autobusetan, hainbat komertziotan edota enpresa zein erakundeen egoitzetan. Kasu gehienetan garapen teknologiko bereziak egiten dira horretarako, eta horregatik ikusten ditugu pantaila horiek erakunde handietan soilik, txikiak hortik kanpo geratuz. Hizkuntzari begiratuz gero, eduki ia guztiak gazteleraz egon ohi dira, eta euskarak gutxieneko presentzia izaten du, kasurik onenean.

Pantaila hauek egon ohi dira kokatua toki esanguratsuetan, jende asko pasatzen diren horietan, eta euren helburua entretenimendua ematea edota informatzea da, izan ere, erakunde batzuek jartzen dituzte parean dauden herritarrak entretenitzeko, bertatik pasatzean edota nonbait zain daudenean (eraikin baten sarreran, itxarongela batean, jende asko pasatzen den kaleko espazioren batean, ...). Modu erakargarri eta bisualean informatzeaz gain, erakundearen marka lantzeko espazio egokia dira.

Egoera hori irauli nahi dugu CodeSyntaxen, bi zentzutan, batetik, errazagoa izan dadila erakunde batentzat bere intereseko edukia emango duen pantaila bat konfiguratu eta jartzea, eta, bestetik, euskarari dagokion presentzia emanaz, euskara hutsezko zerbitzua osatuz. Horrela sortu dugu Pantaila.eus egitasmoa.

Soluzio teknologikoaren deskribapena

Pantaila.eus ekimenari esker, edozein erakundek jarri ahal izango du pantaila bat edonon informazio pertsonalizatua erakutsiz. Hainbat eduki mota erakutsi ahal izango ditu bere pantailan, adibidez:

  • Bere webgunearen albistegiko azken albisteak, horretarako argazkia, izenburua eta sarrera erabiliz. RSS teknologia erabiliko genuke horretarako.
  • Bere webguneko agendaren hurrengo gertakizunak, iCal formatua errespetatzen badu.
  • Pantaila.eus-en konfiguratutako pantaila pertsonalizatuak (hau da, bere pantailarentzat propio prestaturiko edukiak).

Ekimenak ondorengo osagaiak ditu:

  • Pantaila.eus webgune publikoa: ekimenaren berri emateaz gain, balio du administrazio atalera sartzeko, non erakunde bakoitzak bere pantailak kudeatu ditzakeen.
  • Webgunearen alderdi pribatua: erabiltzaile eta pasahitzarekin babestua egongo da, eta bertan erakunde batek konfiguratu dezake bere pantailetan agertzen dena (bere informazio iturri propioa lotu, bere pantaila propio zehatzak sortu, bere iragarkiak sartu, ...).
  • Backend edota azpiegitura teknologikoa: proiektuaren oinarria da, webgunearekin lotuta dago (atal pribatuarekin) eta informazio iturriak jaso eta pantailetara bidaltzeaz arduratuko da.
  • Telebista pantaila publikoa: non ikusten diren backend-ean konfiguratu diren informazio iturriak eta iragarkiak.

Azken puntu hau dela eta, pantailarena, hainbat elementuk osatzen dute:

  • Kontrol unitatea: tamaina txikiko ordenagailu bat da hau. Besteak beste, memoria txartel bat, Internetera konexioa eta HDMI sarrera/irteera emango genioke. Ordenagailu txiki honetan jarri dugu gure programa, pantailan erakutsi dadin Pantaila.eus-eko erabiltzaile zehatz baten edukia.
  • Pantaila edota telebista bat: kontrol unitateak ematen dion edukia erakusten du, HDMI konexioari esker.

Pantaila.eus zerbitzua erabiltzeko interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.