2004/03/30
Plone taldeak Plone 2.0 kaleratu du, software irekiko edukien kudeaketarako sistema ospetsuaren belaunaldi berria kaleratu du.

Plone 2.0 abantaila handiak ditu produktibitate aldetik, bai garatzaileentzat bai edukien kudeatzaileentzat. Produktibitate hau interfaze intuitibo baten bidez eta funtzionalitateen bitartez, - rol ezberdinak, argitaratze efektiboen data jartzea, argitaratzeen iraungitasuna finkatu ahal izatea,...- lortzen da. Plonek erabiltzaile asko erakartzen du, doan delako. Merkatuan Plonek miloika dolar kostatu eta antzerako funtzionalitateak eta egonkortasuna eskaintzen duten eduki kudeaketa sistemekin lehiatzen du.

Plone 2.0-ren funtzionalitate berriak eta hobekuntzak

  • Erabiltzaile interfaze sinpleagoa eta hobeagoa. Erabiltzaileekin egindako test ezberdinek arabera interfaze malgua eta intuitiboa dela esaten dute. Gainera luzapen interesgarriak ditu, esate baterako workflows konplexuak kudeatzekoak, formularioak argitaratzeko formularioak, eduki argitalpenean hobekuntzak
  • Plone 2.0-kin garatutako webguneak web akzesibilitate estandarrak betetzen dituzte, Plone-ren interfazea bat dator eta 508 section -ek (Gobernu Federalen webak bete behar duten lege amerikarra) eta WAI-AAA (W3C - Web Accessibility Initiative - Level Triple-A Conformance to Web Content Accessibility Guidelines 1.0, ndt)gomendatutako arauak betetzen ditu
  • Programazio eta diseinu tresna estandarren bidez Ploneren interfaze guztia pertsonalizatu daiteke.
  • Ploneri modulu berri bat gehitzea oso erraza da, nahiko klik bat egin funtzionalitate berri bat testeatzeko eta instalatzeko.
  • Erabiltzaileak eta taldeak kudeatzeko funtzionalitate berriei esker segurtasun politika aurreratuak izan ditzakete erakunde handiek. Sisteman definitutako erabiltzaileak kanpoko errekurtsok gehitu ditzakete, esate baterako LDAP, ActiveDirectory edo datu-base erlazionalak. Lan taldeen nozioak erabiltzaile taldeei elkarlanerako tresna naturala eskaintzen die.

Plone komunitatea goraka doa dio Alan Runyan-ek, Plone-ren ko-fundatzailetariko bat. Gainera alor ezberdinetatik etorritakoak direla azpimarratzen du: artistak, musikariak, erabilgarritasunean adituan, industriatik, ... Many open source projects are only attractive to hard core software developers but the Plone project has attracted varied groups such as artists, musicians, usability specialists, and industry gurus. The Plone project management team is thrilled at the number of entities that offer training, full support, hosting, and consulting services These services provide a level of security and professionalism that allows Plone to fit the needs of organizations around the world.

Plone-ri buruz

Plone Zope web aplikazio zerbitzariaren gaienan garatutako edukien kudeaketarako sistema da. Sarritan saritua mundu osoan. Miloika erabiltzaileek mantentzen dute eta gaur egun eduki kudeaketarako sistema aurreratuenetarikoa da. Plone-ren arkitektura zerbitzarian dago eta malgutasun osoa ahalbideratzen du, bere API malguari esker. Sorkuntzatik eskalablea, establea, hasgarria eta merkatuko estandaretan oinarritua da. Gainera Plataforma askotarako gao prestatuta: Linux, Windows, Sun Solaris, Mac OS X edo UNIX bertsio askotarako. Plone nazioarteko soporte zabala du, eta hogeitamar hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago interfazea. Plone-ren erabiltzaile batzuk: Mariott, la NASA, Lufthansa, Continental Airlines, Texas edota Hawai'i -ko gobernuak, eta abar.

CodeSyntax-ek proiektu asko garatu ditu Plone eta Zope-ren gainean, gure bezeroen atalean ikus daitekenez.

Plone 2.0 kaleratzeari buruzko informazio gehiago Plone.org -en

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek