Plone eta Wordpress

2014/05/13
Zeintzuk dira bien arteko desberdintasunak? Zergatik aukeratzen dugu bata edo bestea?

Sarritan Plone aipatzen dugula norbaitek galdetzen digu ea zein desberdintasun dituen Wordpress, Joomla edo Drupalekin. Normalean konparatzeagatik gaizki hartzen dugu, uste bait dugu tresna bakoitzak bere lan eremua duela.

Guk geuk, proiektuaren konplexutasunaren arabera Wordpress edo Plone erabiltzen dugu. Gehien erabiltzen ditugun CMS edo Eduki Kudeaketa Sistemak direnez, bakoitzaren ezaugarriak errepasatuko ditugu:

Wordpress

  • Wordpress jatorrian blogak sortzeko tresna bat da, hau da dataren arabera antolatutako artikuluen zerrenda bat, eduki eta egitura sinpleekin publikatutakoa. Geroako orri eta txantiloi bereziak sortzeko aukerak garatu diren arren, webgune txikietarako bakarrik gomendatzen dugu guk.
  • Wordpress prest dago, pauso erraz batzuekin webgunea minutu batzuetan aktibatu ahal izateko, lehendik egindako txantiloi batzuk erabiliz.
  • Webguneak pertsonalizatzeko milaka plugin eta gehigarri daude, informatika ezagutza gutxi dituzten pertsonek webgunea pertsonalizatzeko moduan.
  • Ostatatze edo hosting merkea behar izaten du eta merkatuan horretarako aukera ugari dago.

 Plone

  • Plone, tamaina handiko CMS bat da, edukiak kudeatzeko tresna ahaltsu eta mardula.
  • Edukien kudeaketa eta edizioa webgunearen diseinuan bertan integratuta egiten da, eta zuzenean ikusten da emaitza.
  • Eduki mota asko onartzen ditu (orriak, PDF fitxategiak, irudiak etab.) eta pertsonalizatzeko aukera ematen du, beraz klase berriak sortzeko aukera dugu.
  • Objektuei zuzendutako datubasea eskaintzen du jatorrian
  • Pertsonalizaziorako ezagutza tekniko minimo batzuk eskatzen ditu.
  • Zerbitzari kapazitatean behar altuak ditu.
  • Beste CMS nagusiekin alderatuta, segurtasun maila altuagoa du.
  • Pertsonalizazio handia behar duten proiektuetarako egokituta dago, eta lan-fluxu konplexuak sortzeko aukera ematen du.
  • Konplexutasun handiko webguneekin lan egiteko pentsatuta dago, datu-orri, bilaketa aurreratu eta Intranetekin.

Ez da ahaztu behar bi sistemak software librea direla.

Gure proiektuen sailean egin ditugun hainbat proiektu ezagutzeko aukera duzu.

 

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Gari Araolaza

Ingeniaria, proiektu zuzendaritza. Python, Whitesnake, Scrum, Yngwie Malmsteen.