Plone eta Python Europako "Sharing & reuse 2018" sarien atzean

2018/07/25
Administrazio ataleko Europako "Sharing & reuse 2018" saria IMIO (Intercommunale de Mutualisation Informatique et Organisationnelle) erakunde publiko belgikarrarentzat izan da. Erakunde hau PloneGov ekimenaren oinordekoa da (CodeSyntaxetik bertan parte hartu genuen bere hastapenetan) eta Plone zein Python darabiltza erakundea osatzen duten Valoniako udalei web aplikazioak eta zerbitzuak eskaintzeko. Software librearen aldeko apustu sendoa egiten duten erakunde publiko eta udalak.
IMIO Sharing & reuse 2018

IMIO Sharing & reuse 2018

Europako Batzordeak "Sharing & reuse 2018" saria eman dio tokiko administrazio publikoaren alorrean IMIOri (Intercommunale de Mutualisation Informatique et Organisationnelle), PloneGov ekimenaren oinordekoa (honen hastapenetan parte hartu genuen). IMIOk Plone eta Python erabiltzen ditu bere bazkide diren udalei web aplikazioen garapenak eta zerbitzuak eskaintzeko.

Sharing and Reuse - ISA 2
Sharing and reuse 2018 sari banaketa

"IA.Solution" da saria jaso duen proiektu zehatza. Bertan, besteak beste, "PloneMeeting" produktua dago, Valoniako (Belgika) 260 erakunde baino gehiagok darabilten aplikazioa.

IMIOk software libreko beste aplikazio batzuk eskaintzen dizkie tokiko administrazioei: Zope, LibreOffice, Docker edota PostgreSQL. Baina aplikazio guztiek teknologia bat dute amankomunean: Plone.

Plone teknologia nahiko zabaldua dago gure artean. CodeSyntaxen hainbat erakunde publikoren webguneak garatu ditugu Plone erabiliz: Eibar, Deba, Aretxabaleta, Arrasate, Amorebieta-Etxano, Mutriku, Elgeta, Oñati, Debabarrena, Soraluze, Zumaia, Tarragona.

Saria emateko arrazoien artean nabarmentzen dute partekatutako zerbitzuek kudeaketa hobetu eta kostuak murrizten dituztela, tokiko ostatatzea saihesten duen SaaS zerbitzua, autonomia eta kideen arteko elkarlana ziurtatzen den modua edota software librean lana egiten duten barne-langileak daude.

Sari hau, beraz, CodeSyntaxetik partekatzen dugun abentura eta ideia baten jarraipena da, eta IMIO 260 erakunde oso aktibotan aplikatzen ari dena.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Eneko Astigarraga

Kudeatzailea, CFO. Gorbata janzten duen pertsona kabala.