Proiektu berriak argitaratuta

2009/02/19
Hona hemen urtarrilean eta otsailean zehar argitaratu ditugun proiektuen zerrenda.
Eke.Org webgunea

Eke.Org webgunea

Mutrikuko udala

CodeSyntax-en administrazioarentzako lan ugari egin ditu UdalPlonerekin. Ekimen honetan Europa osoko hainbat administrazio eta garatzaile dabiltza lanean e-administrazioarentzako tresna baliogarriak sortuz.

Prospektiker

Prospektiker plangintza estrategiko eta prospektiba lanetan jarduten den enpresa da, enpresa zein administrazio publikoarentzako lan eginaz.. Webgunean, beraien aurkezpena eta zerbitzuez gain prospektibari eta beraien jarduerari buruzko albistegia daukate. Proiektu hau garatzeko Korpoweb soluzioa erabili dugu.

EKE berdiseinua

Orain gutxi berriztu dugu Euskal Kultur Erakundearen webgunea. Webgunea berdiseinatzeaz gain, hasiera orrira eduki gehiago atera da eta erakundearentzako atal korporatibo berezia garatu da, diseinu bereziarekin.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.