Proiektu berriak argitaratuta

2009/05/13
Ondoren azaltzen dizkizuegun hauek dira apirila eta maiatzaren hasieran argitaratu ditugun proiektuak.
Ulma Packaging

Ulma Packaging

Ulma Packaging

Ulma taldearen barnean dagoen Ulma Packaging-ek 40 urtetako esperientzia dauka makina paketatzaileen merkatuan. Webgune berri honetan indar berezia ematen zaio bezeroen ikuspuntuari, hau da, Ulma Packaging-en produktuek zertarako balio duten Packaging solutions atalean.

Flyscharen ibilbidea

2008.eko udan jarri genuen webguneari online erreserba sistema gehitu diogu. Erreserba-sistema honi esker edozeinek eman dezake izena Flyscharen ibilbidean egiten diren irteeretan. Lehen telefonoz edota turismo bulegoetara joaten egiten ziren erreserbak internet bidez egin ahal dira orain. Ordainketak egiteko Paypal darabilgu proiektu honetan.

Burumendi mendizale elkartea

Mutrikuko Burumendi Mendizale Elkartearen webgunea garatu dugu. Webgune honetan Arnoko mendi lasterketari izaera propioa eman nahi izan zaio, eta lasterketan izen-emateko formularioak garatu dira.  Garapena CodeSyntax-en Korpoweb erreminta erabiliz egin da

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.