2009/01/08
2008.eko abendua bukaeran hainbat proiektu plazaratu genituen, webguneak guztiak, berdiseinu bat tartean. Hona hemen guztien inguruko informazio pixkat.

Guraso.com

Goiena Komunikazio Zerbitzuak eta Txatxilipurdi elkarteak bultzaturiko webgune honetan gaurko guraso eta gurasogaiei informazioa zabala ematen zaie. Hainbat gairen inguruan hitz egiten dute: aisialdia, pedagogia, psikologia, sexualitatea eta abar, Webgunea Plone edukiak kudeatzeko sistema erabiliz garatua dago.

Elgetako udala

Administrazio publikoarekin luzaroan gabiltza lanean gure UdalPlone ekimenari esker (lehen Udalerria web plataforma). Elgetako udalarentzako garatutako proiektu honetan Goienarekin elkarlanean jardun dugu.

Trainer

Giza baliabideetan eta enpresei asesoramendua ematen hainbat urtetako esperientzia dauka Trainerrek. Webgunean, eskaintzen dituzten zerbitzuak atalka azaltzeaz gain beraien lan jarduerari buruzko albistegia ere badaukate. Proiektu hau garatzeko Korpoweb soluzioa erabili dugu.

Residencial Princess

Peñiscolan eraiki berri den etxebizitza sorta bat saltzeko diharduen promotorarentzako egindako webgunea da hauxe. Apartamentu hauek erostea pentsatzen ari diren pertsonei informazio zabala ematen zaie webgunean, hala nola, kokapena, salneurria, planoak eta saltzaileekin kontaktuan jartzeko aukera. Proiektu hau garatzeko Korpoweb soluzioa erabili dugu.

EIZIE

Euskal itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteekin aspaldian gabiltza lanean. Oraingo honetan duela ia sei urte garatu genuen webgunearen berdiseinua egin dugu. Erabiltzaileen jarduna estatistikei esker aztertuz webgunea erabilgarriagoa, argiagoa, egin nahi izan dugu.

 

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek