Rikardo Arregi sari nagusia Goiena.net-entzat

2011/07/04
2011. urteko Rikardo Arregi sari nagusia Goienari eman diote. XXIII. edizioko epaimahaiak Goiena "pausu bat aurretik beti joateagatik" saritu du, "Interneteko webgunea berritu eta egokitzeagatik". Udazkenean argitaratu genuen webgune berria. Zorionak Goiena!
Goiena.net

Goiena.net

Guretzat Goiena ez da bezero soil bat. Hamar urte daramatzagu lankidetzan, Sustatu sortu genuenetik. Geroztik hainbat proiektu garatu ditugu lankidetzan, Guraso, Zugaz edota Danbaka, batzuk aipatzearren.

Goiena.net berria iazko udazkenean argitaratu genuen, hilabete askotako lan gogorraren ostean. Django framework-a erabiliz garatua dago (aurreko bertsioak Zope-n lehenengo eta Plone-n gero). Goienaren 10. urteurrenarekin batera argitaratu genuen webgune berria.

Goienak beti izan du jarrera berritzailea. 2004an SND elkartearen diseinu saria jaso zuen; eta elkarrekin garatu ditugun proiektuez gain, hortxe daude bere edukiei ematen dien lizentzia edota sare sozialetan duen jarduna. Eta hori datuetan ikus daiteke, izan ere 2011 honetan webgune trafikoan errekorra hausten ari dira.

Ondorengo bideo hau erabili zuen Andoaingo udalak sariaren berri emateko.

Sariaren berri izateko Goienan bertan irakur dezakezue, baita Iban Arantzabalen blogean edota Sustatu Interneteko albistegian. Asko pozten gara bada Goienak jaso duen sariagatik. Zorionak!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.