Ruper Detector, zerbitzu publiko bat

2013/11/11
Joan den ostiralean Sustatun albiste bat argitaratu ondoren, batek erantzun zigun "teknologia altuena eta eraginkorrena kulturaren alde" jarri genuela: Ruper Detector aplikazioaz ari gara.
Azaroaren 11ko pronostikoa

Azaroaren 11ko pronostikoa

Gure bulegoan askotan edukitzen dugu EITB Irratia jarrita. Eta askotan esan ohi dugu Ruper Ordorikarenganako lerratze bat duela irrati horrek. Gainera gure bulegoa Ruperren fansez beteta dago, baina beste batzuei ba ez digu grazia askorik egiten.

Horregatik programatxo hau egin dugu, Ruper Detector, EITBren webgunea kontsultatuz, Ruper noiz jarriko duten esaten diguna.

Kodea Github-en jarri dut, interesik bazenute.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Larreategi

Plone garatzailea. Nazioarteko Xake Epailea #truestory