SARE-BI proiektua Londresen eta Firenzen aurkeztua

2003/12/05
Deustuko Unibertsitateko DELi ikerketa taldeak, Euskal Herrian hizkuntzaren teknologian lan egiten duen iker-talde garrantzitsuenetarikoak, SARE-BI proiektua aurkeztu du "Translating and the Computer 25" (ASLIB Londres)eta "CLiP 2003 Computers, Literature and Philology" (Università degli Studi di Firenze) biltzarretan.

Deustuko Unibertsitateko DELi taldeak, (Deustuko ingeniari, hizkuntzalari eta informatikariek osatua) SARE-BI produktua aurkeztu berri du Londresen egindako biltzar batean. SARE-BI produktua, TEI/XML lengoaian oinarritutako dokumentazio eleanitzerako gestio-sistema da, Code Syntax-ekin elkarlanean sortua. SARE-Bi-rekin dokumentu original eta itzuliak inportatu, esportatu, berritu, elikatu eta kontsultatu egin daitezke web ingurune erabilterraz batean.

SARE-BI Espainiako 8. SEPLN biltzarrean (Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural) aurkeztu zen, Valladolid-en, joan den irailaren 12an.

Oraingoan, aurkezpena Londresen izan da (ASLIBen) "Translating and the Computer 25" izeneko biltzarrean. Eta aurkezpenaren izenburua: "Metadata for multilingual content management. A practical experience with the SARE-Bi system".

Beranduago, abenduaren 4 eta 5ean Firenzeko Università degli Studi-n "CLiP 2003 Computers, Literature and Philology" biltzarrean aurkeztu da.

Horrela, dagoeneko bost aldiz aurkeztu da, nazioarteko kongresu eta biltzar ezberdinetan:

  • UJI, (Castelló)
  • JOTRI (UCIII, Madril)
  • SEPLN (I. Cervantes, Alcalá de Henares)
  • ASLIB (London)
  • CLiP (UNIFI, Firenze)

Urtarrilean Bartzelonan aurkeztuko da, CULT 2004 ekitaldiaren barnean.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.