2010/04/27
Aspaldian modan daude sare sozialak. Geroz eta erakunde, enpresa edota pertsonaia ezagun gehiagok profilak sortzen dituzte Facebook edo Twitterren. Sare berri hauek erabili aurretik ordea funtsezkoa da argi izatea elkarrizketa dela gakoa: arrakasta entzun eta erantzutean dago.

Twitter edota Facebook ez dira prentsa-oharrak isurtzeko beste leku bat gehiago. Bezero eta erabiltzaileek enpresa eta erakundeekin hitz egin nahi dute, gogoan izan Cluetrain Manifestua, merkatuak elkarrizketak dira.

Sare sozialen erabilpen egokiaren adibideak geroz eta ugariagoak dira. Hona hemen orain gutxi gertatutakoa EasyJet hegazkin konpainiarekin.

  • Orain bi aste Parisen ginen. Etxera bueltatzeko hegazkina bertan behera geratu zen Eyjafjallajökull sumendiaren afera zela eta.
  • Hegaldiaren dirua itzultzeko eskaera egin genuen, baina erantzunaren zain geunden gaurdaino.
  • Gaur arratsaldea Ed Freyfogle lagunaren mezu hauek irakurri ditut Twitterren: dirua itzultzen ez ziotelako kexatu da lehenbizi; hortik 20 minutura dirua itzuliko diotela erantzun diote Twitter bidez.
  • Berdina egin dut neuk, Twitterren kexa mezua jarri dut; baita erantzuna jaso ere nire erreklamazioa erantzungo dutela esanaz. Hortik gutxira epostaz mezua jaso dut dirua itzuliko didatela iragarriz.

Twitter elkarrizketa

Hauxe da, besteak beste, community manager baten lanetako bat: zure markaz diotena entzun eta erantzutea.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek