Software adimenduna Industria (eta profesional) adimendunentzat

2016/06/13
Iragan asteartean "Software adimenduna Industria adimendunentzat" jardunaldian parte hartu genuen. SPRI, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Bazkundeak antolaturiko topaketa honetan software irekiak egin dezakeen ekarpenaz hitz egin nahi izan dugu. Teknologia irekiek ekarpen handia egin dezakete sortzen ari den industria iraultzan, industria 4.0 edo industria adimenduna delakoan.
Software adimenduna Industria adimendunentzat jardunaldia

Software adimenduna Industria adimendunentzat jardunaldia

"Software adimenduna Industria adimendunentzat" jardunaldiak hainbat ikuspuntutatik jorratu zituen izendapen ugari hartzen ari den iraultza: Industria digitala, industria integratua, manufaktura aurreratua, Intelligent manufacturing system, smart factory, ziber-fabrika, smart-industries edo industria adimenduna. Baina, funtsean, IKT eta Interneten erabilpen handiak definitzen ditu, eta horrek zehazten du aldaketa edo iraultza honen desberdintasuna.

Gure parte-hartzea dela eta, software librea eta teknologia irekien ekarpena nabarmentzen ahalegindu ginen. Aurrean aukera ugariko etorkizuna daukagu eta industria 4.0 delakoan elkarlanean jardutea funtsezkoa izango da.

Testu inguru honetan, azpimarratu beharra dago teknologia irekiak eta software librea direla IKT sektorean egon den berrikuntza disruptiboena azken urteetan. Aldi berean, berrikuntza hau gidatzen ari da gizartearen eta ekonomiaren digitalizazioa, baita industria sektorearena ere.

Adibidez, IoT (Internet of Things, Gauzen Interneta) aplikazioak industrian aukera emango du hainbat sistema komunikatu daitezen, sentsoreak eta robotika erabiliz, eta esparru honek protokolo irekiak, kode irekiak, behar ditu, industria adimenduna irekia eta eraginkorra izan dadin.

Aldi berean, gero eta soluzio libre lehiakorragoak daude ondorengo esparruetan: zerbitzariak, BI (Business Intelligence), Big Data, ERP (Enterprise Resource Planning), CRM (Customer Relationship Management), enbebatutako sistemak, robotika, fabricación aditiva, hardware librea, ...

Por que usar software libre- Open Source en empresa

Gauza berbera esan daiteke jardunaldian zehar aipatu ziren beste hainbat gairen inguruan,  prebentziozko mantentze-lanak, informazioaren kudeaketa, big data edota segurtasuna: industria adimendunak dituen erronka hauei erantzun egokia emateko soluzio bikainak eskaintzen ditu software libreak.

Adibide modura aipatu daiteke Josu Azpillaga eta Asier Ibaibarriagak aldi berean eginiko aurkezpena. Bertan azaldu zituzten arrakasta kasuak software librea erabiliz kontrolerako aplikazio eta enbebatutako sistemetan.

Aurkezpenean azaldu genuen bezala, eta 2016ko Black Duck Software inkestak jasotzen duen moduan, gaur egun software libreko soluzioen alde egiten dute enpresek ondorengo arrazoiengatik:

  1. Soluzioaren kalitatea
  2. ezaugarri lehiakorrak eta gaitasun teknikoak
  3. pertsonalizatu eta zuzentzeko aukera.

Bestalde, kontsultatutako enpresek ziurtatzen dute software libreak efizientzia, elkar-eraginkortasuna eta, batez ere, berrikuntza hobetzen dute. Nabarmendu nahi dut inkesta erantzuten duten enpresek adierazten dutela berrikuntza motore potentea dela Open Source-a: garapen arin eta azkarragoak egiteko aukera ematen du, merkatura iristeko denbora murrizten du eta beste soluzio batzuk baino elkar-eraginkortasun handiagoa eskaintzen du.

Software Libre motor de Innovación

Horrela adierazten dute hainbat adibidek: Open Source Automation Development Lab (OSADL), BMW, KUKA Robotics edota INTEL bezalako hainbat enpresa garrantzitsuren aliantza autoen industrian garapenak egiteko; edota OpenXC Platform (OPENXC),Open source OBD bat (On-board Diagnostics, edota auto-barruko diagnostikoa egiteko sistema) FORD-ek bultatzuta.

Funtsean, Kode eta teknologia irekiek aukera ugari dituztela etorkizunean industria sektorean.

(Grafikoen iturriak: Black Duck Software 2016 inkesta eta SPRI - Enpresa Digitala)

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Eneko Astigarraga

Kudeatzailea, CFO. Gorbata janzten duen pertsona kabala.