Software Librea eta enpresa jardunaldian

2007/07/07
Deustuko Unibertsitateko ESIDE Ingenieritza Fakultatearen menpean dagoen ONTE bulegotik (Oficina de Nuevas Tecnologías y Educación) Software Librea eta enpresa-ri buruzko jardunaldia ( sl2007.deusto.es ) prestatu zuten eta parte hartzera gonbidatu gintuzten. Gurekin batera IBM, Sun, Novell, RedHat/Jboss, Telefónica I+D, ESLE eta Irontec enpresetako ordezkariek hartu zuten parte software libre komunitateak enpresarekiko duen hartu emana eta esperientzia kontatzeko.

Software librearen eraginari buruzko FLOSS impact txostenean edo Holandako Unibertsitateetan partaide garen ZEA partners elkartea Koopetition (coopetition) adibide bezala azpimarratzen dutenez eta koopetitio estrategiaren adibide eta eredu bezala jartzen gaituztenez hori izan da hitz egiteko aukeratu genuen gaia.

Hortara gure esperientzia kontatu zuen Eneko Astigarragak "Modelos innovadores de negocio. De lo local a lo global, CodeSyntax y ZEA Partners" izeneko aurkezpenean. Norbait interesatuta balego hemen dago Enekok erabili zuen aurkezpena.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.