Software Librearen Udako ikastaroetan, Castelloko Jaume I.a Unibertsitatean

2005/06/27
Gonbite bat Castelló-tik: New technology-based enterprises and Open Source, a local perspective hitzaldia eskainiako du Jaume I.a Unibertsitateko udako ikastaroetan Eneko Astigarragak, CodeSyntax-eko jerenteak. Summer School on Libre Software, Castellon jardunaldia uztailaren 1etik 5era izango da, Mediterranio alde horretan, eta Astigarragak hilaren 4an hartuko du parte.

Jaume I.a Unibertsitatea Zope erabiltzaile ezaguna da. CodeSyntax-ek darabilen erreferentziazko software libre bertsua erabiltzen dute beraz.

Joan den astean, Eneko Astigarragak Azaleratzen ari diren teknologiak izeneko jardunaldian hartu zuen parte Donostiako Miramon Teknologia parkean, aurkezpen honekin. Han emandakoaren osagarri izango da orain Castellokoa.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.