The Economist eta beste batzuk Tagzania aipatzen

2005/09/28
The Economist aldizkari famatuaren Zientzia eta Teknologia gehigarri berezia Technology Quarterly da. Joera berria aipatzen du Websites of mass description artikuluan: etiketa edo tag izeneko identifikatzaileak erabiltzen dituzten webguneak, Interneten edukien trukaketa errezten dutenak, eduki interesgarrien bilaketa bideratzen dituztenak eta online komunitateen sorrera bideratzen dituztenak. Flickr eta del.icio.us bezalako Interneteko zerbitzu ospetzuak aipatzen dira, eta hauekin batera, uda honetan CodeSyntax-en kaleratu dugun Tagzania, aplikazioa.

The Economist aldizkariko artikuluan, software sozialeko hiru zerbitzu aipatzen dira adibide moduan:

Gainera The Economist-ek beste pare bat zerbitzu aipatzen ditu: : myweb 2,0 del.icio.us-en estiloko zerbitzua, Yahoo-k uztailean kaleratu zuena, eta Technorati , adibidez blogak jarraitzeko balio duena eta aspaldidanik tag edo etiketak erabiltzen dituena.

Guztiak erabiltzen dute tag-ak. Tag edo etiketa identifikatzaile bat, izena edo tokia izan daiteke, adjektiboa edo aditza, zehatza edo abstraktua, ez du axola. Erabiltzaileak aukeratzen du erabiliko duen tag-a edo etiketa. Informazioa etiketatzeko eta sailkatzeko modu honi folksonomia esaten zaio.

Software soziala, blogging-a eta bilaketak bat egite hau etorkizuneko joera da, The Economist-eko Websites of mass description artikuluan azpimarratzen den legez, social searching-aren ideia (eta etiketak jartzearena edo social tagging) indarra hartu eta finkatzen ari da.

Tagzania: bestelako erreferentziak

Orohar, adituen ustez Google Maps eta honen API-aren gainean egindako garapenak 2005 urtean Interneteko berrikuntza handienetarikoak dira. MIT-eko Technology Review MIT (Massachussetts Institute of Technology) aldizkariak aipatzen duen bezala.

Adibideak asko dira baina askok , eta batzuk garrantzitsuak, aipatzen dute Tagzania.

Lifehack, Interneteko albistegi batek, Tagzania Google Maps gainean egindako 10 aplikazio onenen artean sartzen du.

O'Reilly-ren radar edo Tagzania azpimarratzen du: behategiak delicious-for-maps izenarekin eta Tagzaniak batzen dituen bi kontzeptu aipatzen ditu: tag bidezko sailkapen sistema eta mapen erabilera.

Folksonomia kontzeptuaren inguruko eztabaidetan Tagzania azpimarratu dute. Software Sozialean aditua den Clay Shirky-k (social software terminoaren sortzaile bezala ageri da) elkarrizketa honetan tagzania aipatzen du, honako erantzun honetan:

Maps.

There are so many cool tag this location efforts going on it's hard to keep track of them Platial, FoundCity, Tagzania, and so on (...)

A year from now there will be an astonishing amount of value being created by tagging maps. Two years from now we'll all be shaking our heads wondering how we could have lived without that function. Three years from now, we won't remember a time when you couldn't tag maps. eta hiru adibide ematen ditu, beraiek sortzekotan dabiltzan Platial, eta Tagzania tartean.

Software sozial gaiaren inguruko blogetan

Tagzania atariaren sorrerak Social Software delakoan espezializatuak diren blogetan ohiartzuna izan du:

Smart Mobs-en : Howard Rheingold guruak Tagzaniak Hezkuntzan izan dezakeen erabilera posibleak aztertzen zituen.

eta The Social Software Weblog blogean pozik agertzen ziren Tagzaniaren sorrerarekin: azkenean tresna kolaboratiboa mapak, tokiak, ... dokumentatzeko.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.