TMH - Garraio publiko planifikatzailea mugikorrentzat

2010/12/15

Izen kriptikoa jarri diogu garraio publikoko ibilbideen planifikatzaileari, TMH (Take Me Home, eraman nazazu etxera). Hemen proba dezakezue: labs.codesyntax.com/tmh .

TMH-k bi punturen arteko ibilbide motzena kalkulatzen du garraio publikoa erabiliz eta web-nabigatzailea duten mugikorrekin erabiltzeko garatu dugu. Oinarrizko demo bat da oraingoz, hobekuntza aukera ugarirekin, baina ibili badabil eta Gasteizen erabiltzeko prest dago.

Osagaiak

Ondorengo osagaiekin sortu dugu erreminta:

  • Opentripplanner: bideraketak egiten dituena.
  • Django: datuen prozesaketa eta mugikorrarentzako front-end-a.

Datuen iturria

Ibilbideak sortzeko beharrezko datuak iturri hauetatik eskuratu ditugu:

Froga-bertsio hau egiteko Gasteiz aukeratu dugu ondorengo arrazoiengatik:

  • Openstreetmap-en datu geografikoek duten kalitateagatik.
  • Hiritarrek eginiko eskakizun bat dela medio, Gasteizko udalak GTFS fitxategiak askatu zituelako, OpenData eta enparauen ekimenen tankeran.

Funtzionamendua

Erreminta erabiltzeko, sartu mugikorrarekin webgune honetara:

labs.codesyntax.com/tmh

bit.ly/codesyntax (helbide labur alternatiboa)

QR code - TMH

Aukeratu abiapuntua eta iristea nahi duzun lekua, baita noiz egin nahi duzun bidaia ere. Erremintak garraio publikoarekin egin daitekeen ibilbide egokiena emango dizu. Hasiera zein bukaera puntuak kaleak, auzoak edota geltokiak izan daitezke, baita interes-guneak ere, hala nola museoak, enpresak, tabernak edota jatetxeak.

HTML5-i esker uneotan gauden tokia automatikoki eskuratu dezakegu eta ibilbide egokiena eskatu helbide jakin batera iristeko.

Erremintaren abantaila nagusiena hiri bateko interes-guneetara garraio publikoz nola iritsi jakitea da, era erraz eta azkarrean.

Esan moduan, aplikazio hau demo bat da oraingoz, ondorioz gustura hartuko ditugu zuen iruzkinak, erreminta hobetzeko edota akatsak zuzentzeko (adibidez kontaktu formulario bidez). Oraingoz gazteleraz osatu ditugu testuak, baina aurki izango dugu euskarazko bertsioa ere.

Hona hemen aplikazioaren funtzionamendua azaltzen duen bideoa:

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.