TurisTIC RobSoC aurkezten TURITEC kongresoan

2012/10/26
Malagan ospatzen den TURITEC 2012 kongresuan gaude, Turismoa eta Informazio eta Komunikazioen Teknogien Kongresoan gure TurisTIC RobSoC: Turismora zuzendutako Collective Intelligence eta Robotic Social Curation. Ilusio eta lan asko ipini dugun lan honetan Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatearen laguntza izan dugu. Kongresu berean CodeSyntax-en beste lan bat aurkezten da: : BALIATOUR, Plataforma Integral de Gestión de equipamientos turísticos delakoa
Turitec 2012

Turitec 2012

Robotic Social Curation delako kontzeptutik TurisTIC RobSoC edo RobSoC Turistikoa izena eman diogun proiektua, CodeSyntax-en aurretik lan egin ditugun lan batzuen sakonketa eta luzapena da.

Esate baterako Umap, proiektuan sare sozialetan trukatzen zen adimen kolektibotik informazioa eta analisia ateratzen bagenuen, oraingo honetan ikerketa horietan sakondu dugu eta sektore ekonomiko batean aplikatu dugu, Turismo sektorean.

Dagoeneko emaitzak ematen ari den ikerketa eta lan honetan Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea -k lagundu dute eta itxaropentsuak gara bere etorkizunari buruz.

Malagako Unibertsitateko Turismo Fakultateak antolatzen du TURITEC 2012 (www.turitec.com). eta Turismoa eta  Informazio eta Komunikazioen Teknogien arloan oso finkatuta dagoen kongresoa da.

Gure lana Kongresuko aktetan dago, TURITEC webgunetik eskuragai, gurea 425 orrialdetik aurrera dago.

Kongresu berean CodeSyntax-en beste lan bat aurkezten da: :  BALIATOUR, Plataforma Integral de Gestión de equipamientos turísticos delakoa. Hemen daude bere lana aurkezten CodeSyntax bazkide den CIC-TOURGUNE elkartekoek. Eta besteak beste, Elhuyarreko lagunek ere, Iker Manterolak, TourExp proiektuaren markoan egindako lana aurkeztu dute.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Eneko Astigarraga

Kudeatzailea, CFO. Gorbata janzten duen pertsona kabala.