Udal webguneetan bisitak: zenbat da asko?

2013/03/13
Gure bezeroek sarritan galdetzen digute: bisita asko edo gutxi dira gure udal webgunean ditugunak?

Gure webgunea arrakastatsua da ala ez? 50.000 asko ala gutxi da? Badago udal webguneen benchmarking-a egiteko modurik?

Gure esperientzian oinarrituta, hainbat erreferentzia lortu ditugu, gure Udal webgunea arrakastatsua den ala ez esan ahal izateko:

Nola neurtu gure udal webgunearen arrakasta?

Hilabete arrunt bateko bisitak eta bisitari bakarren kopurua hartuko dugu, kontuan izanda ez dezagula tartean distorsio faktorerik izan: oporrak, izenemate kanpaina edo antzerakoak. Zenbaki horiek biztanle kopuruarengatik zatituko ditugu. Bi ratio lortuko ditugu:

  • Bisitak hilabetean/biztanleko : balore tipikoa 0,50 inguruan egoten da. Turismora oso bideratuta dagoen webgune batean, bikoitza edo gehiago izan daiteke.
  • Bisitari bakarrak hilabetean/biztanleko : guk aztertutako kasuetan honen balioa 0,35 inguruan egoten da. Aurrekoaren antzera gertatzen da turismora oso bideratutako herria baldin bada.

Zuen udala zifra hauen goitik edo behetik dabil?

Adi, komeni da datuak lupaz aztertzea

Egia esateko, hau sinplifikazio bat da, eta beti aholkatzen dugu datuok gertutik aztertzea, antzeko kasuekin konparatu ahal izateko.

Batetik, udalerri bakoitzak bere berezitasunak ditu:

  • Turismora bideratutakoa edo ez.
  • Beste zerbitzu batzuk (liburutegi, kiroldegi, antzokiak eta abar) udal webgunean integratuta dauden ala ez.
  • Publikatzen diren albisteen aktibitate maila.
  • Udalerria oso txikia denean gertatzen diren distorsioak.
  • Udal langileen datuak ere kontatzea.
  • ...eta abar.

Bestalde, webgune baten arrakastaren adierazle bakar moduan bisitak hartzea nahiko mugatua izan daiteke. Kasu bakoitzean beste fakture batzuk aztertu ahal izango dira, hala nola erabiltzaile berri/zaharren arteko tasa, errebote tasa, konbertsio tasa eta abar. Horregatik analisia detailean egitea aholkatzen dugu, ondorio okerrik ez ateratzeko.

CodeSyntaxen udal webguneetan espezialdu gara 2002 urtetik. Azterketa hauekin eta baita zuen webgunearen optimizazioan lagundu zaitzakegu.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Gari Araolaza

Ingeniaria, proiektu zuzendaritza. Python, Whitesnake, Scrum, Yngwie Malmsteen.