Umap eta inteligentzia kolektiboa, Bilboko Visio biltzarrean
2011/05/30
Visio 2011 aste honetan Bilboko Alhondigan egingo den biltzar bat da. Ekainaren 2an eta 3an, Teknologiaren Zaintzari eta Lehiatzeko Inteligentziari lotutako gaiak elkar trukatzeko eta horien gainean eztabaidatzeko nazioarteko topaketa da. CodeSyntax bertan izango da, eta azalduko dugu bertan nola Umap proiektuak funtzionatzen duen inteligentzia kolektiboaren zantzuak biltzeko tresna gisa.
Luistxo Fernandezek azalduko du Umap-en ingurukoa, ostiral goizeko saioa (ikusi programa hemen). Visio 2011 antolatzen dute BEAZ Bizkaiko Berrikuntza Agentziak, IK4k, Tecnaliak eta SPRI Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak.
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
Beethoven Sprint 2025
2025/06/20
Euskaraldia 2025
2025/05/15