UXSpain 2013 biltzarrean egon ondoren

2013/05/14
UX edo User eXperience, "Erabiltzaile Esperientzia", interfazeen arkitektura eta diseinuaren ikuspegi berriena eta sendoena definitzen duen terminoa da gaur egunean. Eta alor honetako Espainiako bilkura inportanteena UXSpain izaten da. Joan den astean izan zen aurtengoa, Valladolid-en, eta han egon nintzen CodeSyntax-en izenean. Bertan entzundako konturik interesgarrienak aipatu nahi nituzke mezu honetan.
Ariel Guersenzvaig-en UXSpain-eko aurkezpeneko diapo bat

Ariel Guersenzvaig-en UXSpain-eko aurkezpeneko diapo bat

UXSpain 2013 biltzar honetan, gure lanarekin zerikusia izan dezaketenak interesatu zitzaizkidan batez ere.

Marketingaren alorrean Oriol Ibars, adibidez. Ecommerce-ari buruz, errealismoz: esperientzia egoki bat eman behar zaiola erabiltzaileari baina bezeroaren salmentak igo behar direnez batzutan saiatuko garela hau "engainatzen". Teknika desberdinak erakutsi zituen adibide desberdinekin; esate baterako, gure prezioa jarri beste biren artean, bat puztutakoa, bestea merkea.

Ricardo Tayar
ren azalpenak ere interesgarriak. Analytics bezelako erraminten erabilgarritasuna CRO handiago bat lortzeko. Customer Relationship Optimization da CRO, bezeroarekin harremana elektronikoki hobetzeko teknika multzoari esaten zaio. Marketing aldetik oso interesgarria da datuak irakurtzea, eta geuk egindako Kisale dendan adibidez kontuan hartzen ditugun gauzak aipatu zituen, esate baterako, testeatzea A-B aukerak zalantza baten aurrean.

Ni diseinatzailea naizenez, gustatu zitzaidan César Astudillo (Designit enpresakoa). Erabiltzaile testak hasiera hasieratik gomendatzen ditu, proiektuaren lehen lehen urratsetik. Izan ere diseinatzaileok kontuan hartzen ez ditugun gauza asko ikus daitezke horrela. Bere hausnarketen artean, hau ere gustatu zitzaidan: diseinatzaileok ez dakigu bezeroarengandik zein informazio behar dugun eskatzen lanean hasi arte. Hau da: proposamena egiten ari garela zalantzak sortzen zaizkigula eta orduan ditugula galderak. Beraz, hasieratik joan behar dugula maketa landu batekin bezeroaren lehen feedbackera... Testen garrantzia, beraz, diseinu on bat egiteko; ikerketak bide batzuk markatuko dizkigu, eta diseinatzaileok batzutan tendentziak jarraitzeko motibazio gehiegi dugula!

Beste idea bat ere bezeroarekin lanean gabiltzanerako, Astudillok esana: "Seamos entrenadores y no camareros del cliente". Bezeroa da proiektuaren jabea eta bere bando berean gaude!

Diseinuaren aldetik oso oso interesgarria baita ere, Ariel Guersenzvaig eta bere ausnarketak. Liburu bat aterako omen du laster defendituko duen tesiarekin eta interesgarria izango da.

Azkenik, lana eta proiektuak nola kudeatu azaldu zizkigunez, Joaquín Márquez Correa ere jarraitzeko modukoa tipoa iruditu zitzaidan. Berrikuntza zuzendaria da orain The Cocktail enpresan, zazpi urtez UX zuzendari ibili ondoren. Lau puntu bere hitzetatik nabarmenduta:

  • Proiektua saltzen duen komertziala proiektuaren egileetako bat izan behar dela eta proposamena "zehatz mehatz" ikasita izan behar duela.
  • Motibazioa zein garrantzitsua den profesional ona izateko.
  • Proiektu buruen garrantzia: lana banatzeaz eta zuzentzeaz gain presio guztia bere gain hartuko du ekipoak presio gabe lasai lan egin dezan.
  • Bezeroari eman behar zaion mezua dela dena bere on beharrez egiten dugula; izan ere, proiektua ona izatea gure presentazio karta egokiena da.


UXSpain-etik bueltan, pertsona interesgarri edo erreferente batzuk jarraitzeko balio izan dit. Baita ere oso aberasgarri da bertan ezagututako profesional desberdinekin esperientziak eta ponientziekiko erreflexioak elkarbanatzea.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Zaloa Etxaniz

Diseinatzailea, UX. Instagram interesgarria dauka.