Webgune berriak sarean

2007/01/10
Urte berriarekin batera, Codesyntaxek egindako beste 6 webgune daude sarean, Plone, Udalweb eta Korpoweb plataformak erabiliz sortutakoak.

Urte aldaketak webgune berriak ekarri ditu sarera. Aipatuko ditugunen artean aurrenekoa Unibertsitatea.net izan zen. UEUren eskutik, unibertsitari euskaldun guztien topagune izan nahi du, ikasle zein irakasle. Informazio ugariz gain, blog komunitate interesgarria ere badu.

Herri erakundeen artean, Debegesa.com nabarmendu behar da, Unibertsitatea.net bezala, hau ere Plone erabiliz egindakoa. Debabarreneko Garapen Sozioekonomikorako Elkartearen webgune berri honetan elkartearen inguruko informazio guztia aurkituko dugu.

Udalerria plataformaren emaitza izan da, bestalde, Berako udalaren webgune berria.

Azkenik, Korpoweb produktuaren bitartez gauzatu dira Euskaria.eu, Euskaria Fundazioaren ataria, Armia-eibar.net Eibarko armagintza museoaren webgunea, Euskotzarak denda birtuala, eta Markina Xemeingo eskola publikoaren webgune berria.

Ongi etorri denoi, eta zorterik onena hemendik aurrerako ibilbide oparoan.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.