Webguneen sorkuntza prozesuari buruzko ikastaroa

2011/02/03
Astelehenean webgune bat sortzeko eman beharreko pausoei buruzko ikastaroa eman nuen, hasierako planteamenduetatik plazaratze eta etengabeko hobekuntza arte.

Astelehen arratsaldea Enpresa Digitalaren Marketin digitalari buruzko ikastaroa egiten ari diren ekintzaile batzuekin pasa nuen. Moduluaren izenburua Nire webgunea zen eta webgune bat sortzeko jarraitu beharreko fase guztiak aztertu genituen.

Hasierako faseen (analisi estrategikoa eta informazioaren arkitektura) garrantzi handiaz hitz egiteaz gain, CodeSyntaxen Interneti buruz ikuspegia transmititzen ahalegindu nintzen, sarean ematen ari diren elkarrizketak, bezero eta erabiltzaileen benetako iritzia ezagutzeko beharraz.

Horretaz gain, hasiera-hasieratik helburuak ezartzea funtsezkoa dela aipatu genuen, eta hauen neurketa eta eboluzioaz. Baita webguneko edukiak era profesionalean lantzeaz ere. Arretaz lantzeko beste kontu bat webgunearen eboluzioa da, aldatu eta eguneratzen ez den webgune bat hiltzera kondenatua dago.

Alor teknologikoa dela eta, webgune eleanitzetan, bertakoak zein nazioartekoak, dugun esperientzia azaltzen ahalegindu nintzen, adibide moduan Ulma Packaging erakutsiaz.

Hona hemen erabilitako aurkezpena:

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.