World Plone Day 2009

2009/04/22
Gaur, apirilak 22, Mundu mailako Plone eguna ospatzen ari da. World Plone Day honek jarraipen zabala dauka eta hainbat ekitaldi antolatu dira mundu osoan zehar. CodeSyntax-en ere bilera informatiboak antolatu ditugu Plone ezagutzera emateko.
World Plone Day

World Plone Day

Plone eduki kudeaketarako sistema bat da, gure hainbat proiektutan erabilia. Dituen abantailak zabaltzeko bilera informatiboak burutzen ari gara Plone ezagutzen ez dutenen artean.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.