X-Flow Zuzenketen Gaineko Jardunaldietan

2004/05/10
X-Flow HAEE-ko IZO Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak eta EIZIE -k antolatutako Zuzenketen Gaineko Jardunaldietan aurkeztu da, 2004ko maiatzean, Donostian.

Jardunaldietan, Luistxo Fernandez CodeSyntax -ekoak eta Fernando Quintana Deustuko Unibertsitatekoak X-Flow eduki eleanitzen kudeaketarako tresnaren zuzeneko web demostrazio bat egin zuten.

Xflow produktua XLIFF eta TMX gainean eduki eleanitzen kudeaketarako tresna indartsua da, Zope plataformaren gainean.

Soluzioa Localizer produktuan oinarrituta dago, eleaniztasunari aurre egiteko oinarri finkoan beraz.

Flux moduloa Python lenguaian idatzitako tresna da eta lan fluxuak eraginkortasunez eta malgutasunez kudeatzea bideratzen du.

Informazio gehiago:

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.