Zarautzko Software asteburu librean

2006/06/18
Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean antolatu den Software asteburu librean izango dira CodeSyntaxekoek gure inguruan software libreak enpresa munduan bizi duen egoeraz eta irekitzen dituen aukerez hitz egingo dute ekainak 18an.

Igande arratsaldekoa izango da CodeSyntaxeko kideek parte hartuko duten saioa, 17:30etatik aurrera.

Zarautzen antolotu den igandeko jardunaldiari dagokionez, goizeko ikastaroa multimedia tresnen inguruan izango da, Deustuko Unibertsitateko Mikel Madinaren eskutik. Ikastaroan argazkiak, audioa eta bideoa prozesatzen eta kudeatzen irakatsiko digu.

Bazkaldu ostean, eta adin eta baldintza guztietako jendea erakarri asmoz, umeen txoko bat atonduko da arratsalde guztirako.

Bitartean, 3 hitzaldi izango dira igande arratsaldean.

  • Lehena, 16:30tan, Iñaki Alegriak emango du eta software libreaz eta hezkuntza sistemaz ariko da.
  • Bigarrenean, 17:30tan, Codesyntax enpresakoek software libreak enpresa munduan bizi duen egoeraz eta irekitzen dituen aukerez hitz egingo dute.
  • Eta azkenik, 18:30tan, Richard Stallman, GNU poriektuaren sortzaileak eta software librearen aldeko mugimenduaren erreferente esanguratsuenak ‘Copyright vs Comunidad, en la era de las redes de ordenadores hitzaldia eskainiko digu.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.