Zerbitzarien kudeaketaz hitzaldia Uni Encounterren

2012/03/08
Uni Eibar - Ermuak urtero antolatzen dituen hitzaldi teknologikoetan egon nintzen atzo arratsaldean. Aurtengo hitzaldietako gai nagusia mugikorrak badira ere datuen tratamenduaz edota beste gai interesgarri batzuetaz ere gehiago ezagutzeko aukera daukagu.

Atzoko hitzaldian CodeSyntaxen zerbitzarien egoera kudeatzeko mugikorra nola darabilgun azaldu nuen. Interneten garatzen ditugun proiektuak zerbitzarietan instalatzen ditugu, baina zerbitzari hauek zaindu eta monitorizatzea nahitaezkoa da, edozer gertatzen dela ere berriz ere martxan jartzeko.

Behean ikus dezakezuen aurkezpena erabili nuen Cacti, zerbitzariak zaintzeko erreminta, nola darabilgun azaltzeko, baita mugikorrek zainketa honetan betetzen duten papera zein den zehazteko ere.

Sartu hemen Uni Encounterrari buruz gehiago jakiteko.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Aitzol Naberan

Django garatzailea. Umore fina dauka (Ondarroako estandarretarako)