Zientzia.net, zientzia-edukiak biltzen dituen plataforma

2011/11/02
Pasa den hilabeteetan Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean jardun dugu zientziaren eta teknologiaren bilgune oparo honen plataforma berria garatuz. Webgunearen eduki arkitektura, diseinua eta garapena burutu dugu Fundazioko lan-taldearekin batera. Elhuyar Fundazioak sortzen duen edukia modu erakargarri eta errazean publiko orokorraren esku jartzea genuen helburu.

Zientzia.net webgunean Elhuyar Fundazioaren eduki jario oparoa jasotzen da, besteak beste Teknopolis, Norteko Ferrokarrilla eta Elhuyar Aldizkariarena. Django software libreko framework-a erabiliz neurrira garatutako eduki kudeatzailea eta aplikazioa uztartzen ditu, MySQL datu-basea oinarri hartuta.

Hainbat berrikuntza dakartza Zientzia.net-ek. Batetik, atal berriak, zientzia-telebista, zientzia-irratia, elkarrizketak eta argazki-galeriak. Bestetik, erabiltzaileari interakzio gehiago eskaintzen diogu edukiak baloratu eta iruzkinak egiteko aukerari esker, sare sozialekin integratua egoteaz gain.

Zenbaki interesgarriak dauzka proiektuak:

  • Ia 15.000 edukik osatzen dute webgunea.
  • Hainbat eduki mota aurki ditzakegu: testuez gain, bideoak, audioak, argazki-galeriak, liburuak eta abar.
  • 600 erabiltzaile inguru daude erregistratuta.
  • 40 editorek kudeatzen dute webgunea.
  • Hilean 30.000 bisita inguru dauzka webguneak.

Bestalde, edukiak atalka antolatuak egoteaz gain gaika ere sailkatuak daude, erabiltzailearen interesak hobeto filtratzeko.

Informazio gehiago Elhuyar Fundazioak bidalitako prentsa-oharrean.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.