Zope X3 3.0.0. azken bertsioa kalean

2004/11/08
Zope 3 garapen taldeak Zope X3 3.0.0. azken bertsioa kaleratu dela iragarri du. Zope software libreko Web Aplikazioen Zerbitzari bat da (Web Application Server), Python programazio lengoaian idatzitakoa.

Zopek objektuei zuzendutako datu-base trasakzionala eskaintzen du: datuak, html txantiloiak, scriptak, bilaketa motorea, datu base erlazionalekin loturak edo kodigoa gorde ditzakena.

Bertsio hau oraindik esperimentala da, gerora izango den Zope 3-aren bidean. Izan ere, bertsio hau ez da atzera begira bateragarria, aukera hori geroago gehituko bait zaio.

ZOPE arkitektura osoa duen teknologia da, web bidezko garapen eredua edo munduko edozein lekutik eguneratzeko modua eskaintzen ditu, horretarako babestutako segurtasun sistema integratua duelarik. Era berean web atariaren atalen kontrola pertosna edo erakunde ezberdinei delegatzea bideratzen du.

Zope erabiltzaileen taldea, CodeSyntax -etik aparte, Viacom, Boston.com, Lufthansa, SGI, AARP, Bell Atlantic Mobile (lehen Verizon Wireless), Red Hat, NASA, the US Navy, ishophere.com, i-Gift, IDG (Brazil), GE, Digital Garage, Verio, www.HireTechs.com, Park City Ski Area, edo Storm Linux bezalako enpresak osatzen dute.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.