Zumaia.net webgunearen aurkezpena

2009/05/15
Atzo, maiatzak 14, aurkeztu zen Zumaiako udalaren webgune berria. Webgunearen garapena eta diseinua CodeSyntax-en egin dugu Plone eduki kudeatzailea erabiliz. Aurkezpenean, udaleko Andoni Etxaniz, Iñaki Agirrezabalaga eta Ane Aranburuz gain CS-ko Josu Azpillaga eta Lur Ibargutxi ere egon ziren.
ZumaiaNet-en aurkezpena

ZumaiaNet-en aurkezpena

CodeSyntax-en 30 proiektu inguru egin ditugu hainbat administraziorentzako. Lan horri esker udal webguneek eta erabiltzaileek dituzten beharren ezagutza zabala eskuratu dugu eta gure proiektuetan horren islada ikus daiteke. Zumaiako udal webgunea egiterakoan bi erabiltzaile profil izan ditugu gogoan, batetik, herritarra eta bestetik herrira datorren turista. Bakoitzari dagokiona ematen diogu, bere interesekoa den informazioa, betiere webgune erabilterraz eta sinplean.

Webgune berria Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz egina dago eta UdalPlone - PloneGov ekimenean integratzen da. Ekimen honek munduko administrazioek izan ditzaketen behar ezberdinak hasetzen ahalegintzen da software librearen abantailak probestuz.  CodeSyntaxetik zorionak eman nahi dizkiogu Zumaiako udalari software librearen alde egindako apustuarengatik

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.