Irakurri Dut, irakurtzaletasuna sustatzeko app bat, Elkar Fundazioarentzat

2018/06/13

Android mugikorretan zein iPhoneetan instala daiteke Elkar Fundazioarentzat egin dugu aplikazio berria: Irakurri Dut. Norberak irakurritako liburuei iruzkinak eta notak eman diezizkioke erabiltzaileak, eta baita besteen irakurzaletasun eta iruzkinak kuxkuxeatu.

+

Telebista-Internet binomioan, euskararen lehen urratsak

2018/05/18

IEB 2018 biltzarrean, hitzaldia eman nuen: "Euskal telebista Internet etxeko aparailu honetara konektatu zaigun garaian". Nahita dago izenburuan 'telebista' letra xehez, baina larri hartzekoa da, ordea, Telebista-Internet binomioaren garrantzia. Ingurune birjina euskararentzat, non lehen aplikazio bat garatu ahal izan dugun (JarriON): erronka latza dugu hor, eta gure aldetik, saiatzen jarraitu nahi dugu.

+

TBX aplikazioa: zer ari da mugitzen euskarazko Interneteko bideoetan?

2018/01/24

TBX proiektua berritu dugu. Bere web-eko agerpena hobetzeaz gain (funtzio berriekin), aplikazio bat ere garatu dugu. Unean unean euskaraz Interneteko bideoetan biralki zer ari den mugitzen jakiteko, instalatu TBX app berria.

+

Sustatu App, albiste-aplikazio tipikoa baino zerbait gehiago

2017/03/30

Sustatu App prest dago jada Google Play dendan, Android mugikorretarako. Aplikazioa Sustatu albistegira dago lotua, baina webgunearen edukia eta funtzioak errepikatu barik, saiatu gara zerbait berria egiten Sustatu App-en.

+

TBX, bideoen batzaile bat, telebistarako ideia bat

2017/03/24

TBX.eus (te-be-ixa) proiektua abiatu dugu. Euskaldunok ikusten ditugun bideoen batzaile bat. Egitura sinple batekin eta Youtubeko edukiarekin hornitua oraingoz, baina aurrera begirako asmo sendoekin.

+

Zinema Uneak: sinpletasunetik eraikitako webgune konplexu bat

2016/12/16

ZinemaUneak webgunea ireki dugu bezero batentzat aste honetan. Bere balio nagusia argi dago: bere sustatzaile nagusia den Lander Arteagaren lana eta zine-zaletasuna da. Baina lana erraztu nahi izan diogu bezeroari, eta datu-base erabilterraz baina funtsean konplexu bat prestatu diogu.

+

Tribual aplikazio/jokoa sustapen ekintzetara egokitu dugu

2015/09/17

#Euskaldunízate deritzon kanpaina jarri dute abian irail honetan Donostiako euskaltegiek bertako Donostiako Euskara Zerbitzuarekin batera. Beste ekintza batzuen artean, Tribual jokoaren barruan lehiaketa bat sortu da, 500 euroko saria (matrikula batean) eta opariak banatuko dituena. Gure aplikazioa era honetako beste sustapen batzuk egiteko egokitu dugu, hain zuzen ere. Era berean, Mugikaria aplikazioa ere unean-uneko informazio kanpainetarako prestatu dugu, Zinemaldiari lotutako atal berri batekin.

+

Euskal Encounterreko Kazetaritza Hackathoian izango gara: animatu eta testeatu garatuko dugun app berria

2015/07/22

Ostegun eta ostiralez (uztailak 23-24) Kazetaritzako Hackathoia antolatzen dute Euskal Encounter topaketa informatikoan, Barakaldoko BEC gunean, Euskal Encounterrek berak eta Euskaltel Konekta Fundazioak. CodeSyntax-ek parte hartuko du bertan Mugikariaren bertsio eraldatu eta Beta batekin. Probatzeko aukera izango duzu, irakurri eta jakin nola.

+