2018/06/13
Android mugikorretan zein iPhoneetan instala daiteke Elkar Fundazioarentzat egin dugu aplikazio berria: Irakurri Dut. Norberak irakurritako liburuei iruzkinak eta notak eman diezizkioke erabiltzaileak, eta baita besteen irakurzaletasun eta iruzkinak kuxkuxeatu.

Euskal kulturako argitaletxe eta banatzaile handiena da Elkar eta irakurtzaletasuna sustatzeko euskara hutsezko aplikazio hau beraien Elkar.eus sareko dendaren osagarri bat izango da.

Irakurri Dut aplikazioa euskaraz dago, baina beste hizkuntza batzuetako irakurketak ere baloratu ditzakezu.

Aplikazioan puntuaketa sistema bat ezarri dugu, "gamifikazio" osagai bat esan ohi denez: puntuak ematen ditu irakurketa bat osatzeak, edo iruzkinak egiteak. Puntuaketak ez du sailkapenik edo bestelakorik ekartzen berekin: bestela errazegia litzateke "tranpa" egitea, liburuak etengabe irakurritzat emanez, baina badauka pizgarri berezi bat.

Izan ere, hilero puntuak gehitu dituztenen artean (ez puntu gehien dutenen artean, baina bai gutxienez hilaren barruan irakurketa bat markatu dutenen artean), zozketa automatiko bat egiten da, eta Elkarrek 30 euroko erosketa bonoa esleitzen du horrela (Elkar Fundazioko eta CodeSyntax-eko langileak ez gara sartzen zozketa horietan).

Irakurri Dut instalatzeko, Elkar Fundazioaren aplikazio-dendetan topatuko duzue:

Denda hauek eratzen ere lagundu diogu bezeroari kasu honetan. Aplikazio bat garatzean, garatzaile askok norberaren biltegian jarri ohi du emaitza, baina ez dugu uste hori denik politika egokia. CodeSyntax-ek badu Google Playko bere eskaparatea, baina bezero batentzat egindako aplikazioak, bezeroraren erakusleihoan egon behar duela uste dugu.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek