Abian da Gipuzkoaeuskara.net
CodeSyntax-ek diseinatu eta garatutako Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiaren Webgunea ZOPE software libre eta kode irekikoa erabilita egina dago.
Irtenbide hori hautatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, besteak beste, edukiak hizkuntza anitzetan kudeatzeko aukera erraza eskaintzen duelako, etengabe informatikarien mende egon gabe.
Hizkuntzen arteko kudeaketa egiteko, Localizer izeneko softwarea darabil, hori ere ZOPE produktua.
Ordenagailu zerbitzaria IZFE SA (Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea) enpresaren egoitzan dago.
Gure webgunea garatzeko, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak eGipuzkoa programaren laguntza izan dugu, eAdministrazioa izeneko atalaren bitartez.
Ikus Gipuzkoaeuskara.net webgunea.
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
Kalitate teknikari bila ari gara
2023/03/31
Garatzaile bila ari gara
2023/03/31