ABIAN: II. Lanbide Heziketa Azoka

2015/03/09
Datorren asteazkenean, martxoak 11, Debabarrena eskualdean ABIAN, II. Lanbide Heziketa Azokari emango zaio hasiera. Armeria Eskolan izango da, ostirala arte luzatuko da eta parte hartzeko aukera izago dugu.
BIAN, II. Lanbide Heziketa Azoka

BIAN, II. Lanbide Heziketa Azoka

Eskualdeko Lanbide Heziketa zentro guztiak parte hartuko dute, ARMERIA ESKOLAIMH - MAKINA ERREMINTAREN INSTITUTUAMEKA LANBIDE ESKOLAUNI EIBAR-ERMUAMUTRIKUKO INSTITUTUA, P.C.P.I. EIBAR -  HASIERAKO LANBIDE PRESTAKUNTZAKO PROGRAMA, P.C.P.I. ERMUA-MALLABIA LANBIDE HASTAPENERAKO ZENTROA,  DEBEGESA (Debabarreneko garapen agentzia), eta bertan izango da CodeSyntax ere bai.

ABIAN Azokak, (@AbianAzoka twitter sarean) Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta eskualdeko erakunde eta enpresa ezberdinen babesa jaso du. 

Gaur egun Lanbide Heziketako 33 espezialitate ematen dira, eta Debegesa garapen agentziako arduraduna den Juan Ángel Balbás-ek zioen moduan: ‘’la mayor empleabilidad registrada en la comarca de Debabarrena se da en la formación profesional’’.

Azokaren egitaraua hemen kontsulta daiteke. Hasiera ekitaldia asteazkenean, martxoak 11, goizeko 10:00etan izango da eta bertan izango dira Ricardo Barkala, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan Sailburuordea, Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Diputatua. 

Programa de ABIAN Feria de Formación Profesional en Debabarrena

Inaugurazioaren ondoren, parte hartuko dugun "LH, ENPLEGUA HELBURUgaia jorratuk den mahai inguru irekia izango da Armeria Eskolako ekitaldi aretoan. Ricardo Barkala eta Jon Peli Uriguen-en gain, Invema-AFM-ko Patricia Tames, Ego Gain gerontologia zentruko Begoña Gutiérrez, Etxe-Tar enpresako Patxi Samaniego eta ni CodeSyntax aldetik parte hartuko dugu.

Hiru egunen zehar ekitaldi ezberdinak izango dira, adibidez Pep Torres-en “THERE IS NO BOX: Innovación y creatividad nuevas tendencias del mercado”, tailler praktikoak, nola egin bideocurriculum bat esate beterako  Daiteke-ko jendearekin, edo Enplegu eta Lan Sailburuordetzak bultzatutako Urratsbat ekimenaren aurkezpena, adibidez.

Azken finean, Debabarrena eskualdean betidanik indarra izan duen Lanbide Heziketa bultzatu eta balorea emateko garrantzi handiko ekimena eta, arduradunen esanetan, gure eskualdean gaur egun ere indarra eta lanera sartzeko bide oso ona eskaintzen duen hezkuntza sistema  plazaratzeko aukera.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Eneko Astigarraga

Kudeatzailea, CFO. Gorbata janzten duen pertsona kabala.