2021/12/19
ADIMEN proiektuarekin multimedia edukien artxibo digital aurreratura lantzen ari gara, TOKIKOM, toki komunikabidek osatutako sarea, GOIENA komunikazio taldea, eta VICOMTECH, zentro teknologikoarekin batera.

ADIMEN proiektuaren helburu nagusia multimedia edukien artxibo digital aurreratura bideratutako soluzio berri eta berritzaile bat garatzea da. Artxibategi digiatala formatu ezberdinetan (testua, bideoa, audioa eta irudia), landu ahal izateko. Hasiera batean tokiko komunikabideei aplikatuko da. adimen artifizialeko teknologietako I+G jarduerak barne, eduki berria automatikoki aztertzeko, editatzeko eta sortzeko. Horretarako, datu meatzaritzako teknika aurreratuak erabiliz, datuak analizatzeko eta bistaratzeko

Adimen Software plataforma izango da (hodeian edo "on premise", bi inguruneak aurreikusten bait dira), hainbat hizkuntzatako komunikazioaren sektorera bideratua (euskara eta gaztelania, hasieran, frantsesa ondorengo faseetan sartuta). Informazioa ateratzea ez ezik, formatu guztietan (testua, bideoa, audioa) multimedia-edukia bistaratzea, editatzea, biltegiratzea eta berreskuratzea ere ahalbidetzeko. ADIMEN soluzioa eskura daiteke, bai IA modulu teknologikoak zuzenean erabiltzeko (transkripzioa, sintesia, laburpenak, itzulpena, etab.), bai edukiak zentralizatzeko espazioa erabiltzeko.

Horrela, "ADIMEN" tokiko komunikabideen sareko informazio guztia zentralizatuko duen IKT tresna bihurtzea espero dugu. Tresna horretan, tokiko hedabide bakoitzetik pasatu diren eduki guztiak kontsultatu ahal izango dira, eduki horiek elkarrekin erlazionatzeko espazio berriak sortu, analisiak eta ezagutza berri bat sortu (datu-meatzaritza), eta modu kolaboratiboan erabili eta kontsumitu ahal izateko.

Proiektua lankidetzan burutzen ari gara TOKIKOM, toki komunikabidek osatutako sarea, GOIENA komunikazio taldea, eta VICOMTECH, zentro teknologikoarekin batera. Proiektuak HAZITEK - Enpresa i+g bultzatzeko laguntza programa-ren finantziazioa izan du. Eusko jaurlaritzak eta europar batasunak 2021-2027 eskualde garapenerako europar funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako eragiketa izanik (ZL-2021/00677 espedientea)

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek