Bloga: CodeSyntax
Euskaraldia 2025
2025/05/15CodeSyntax-en teknologia da gure lan-gaia, baina euskara gure eguneroko kodearen oinarrian dago. Horregatik, pozik egin dugu bat 2025 urteko Euskaraldiarekin.
ADAGIO proiektua: Adimen Artifizial Sortzailea euskaraz eta industriarako moldatuz
2025/05/09Testu automatikoaren sorkuntza euskaraz, sektore espezifikoetara egokituta, gero eta gertuago dago. 2024an aurrerapauso nabarmenak eman ditugu ADAGIO ikerketa-proiektuan. AA sortzailearen eta hizkuntza-eredu handien (LLM) aplikazioaren bidez, testu automatikoaren sorkuntza euskaraz eta industria-inguruneetan gero eta errealitate hurbilagoa da.
Etorkizuneko enpleguaren joerak ulertzeko tresnak garatzen
2025/05/02CodeSyntax-en, azkenengo urteetan FUTURELAN eta NAVARLAN bezalako enpleguaren prospektiba behatokiak garatu ditugu. Bi proiektu hauek administrazio publikoekin lankidetzan egin dira, Prospektiker eta CEPREDE erakundeekin batera, eta helburua da etorkizuneko lan-merkatuaren joerak aztertzea eta aurreikustea.
Lanaren zentzua CodeSyntaxen: lanaren zentzuari buruzko hausnarketa
2025/04/06Gure lanak motibatzen gaitu? Sentitzen dugu egiten duguna garrantzitsua dela? Nola eraiki dezakegu lan-ingurune osasuntsuago eta esanguratsuago bat?
MAK21 Ikerketa proiektua arrakastaz amaitu da
2025/04/01Pozik iragartzen dugu MAK21 ikerketa-proiektuaren amaiera arrakastatsua. CDTI-k diruz lagundutako proiektu hau bost enpresek osatutako partzuergo batek garatu du: Industrias Puigjaner (DENN), DIMECO, ASAI, RISKLESS eta CODESYNTAX. Enpresa hauek, makina-erremintaren eta teknologia digitalen sektoreetako adituak, elkarlanean aritu dira ekimen honen garapenean, bakoitzak bere espezializazio-esparrutik ekarpen garrantzitsuak eginez.
CodeSyntaxek 25 urte!
2025/03/27Gaur, martxoaren 27a, egun berezia da CodeSyntaxentzat: 25 urte igaro dira enpresa sortu zenetik! 2000. urtean Luistxo Fernandezek, Gari Araolazak eta Eneko Astigarragak sortu zuten CodeSyntax eta geroztik webguneak, Interneteko proiektuak, aplikazioak eta ingeniaritza sistemak garatzen aritu gara, beti ere hizkuntza aniztasuna ardatz teknologiko hartuta, software librearekin, eta euskarari lehentasuna emanez.
Egunean Behinen ildotik, eguneroko joko eta erronka berria: Tagzania
2025/03/24Tagzania aplikazio/jokoa aktibatu da martxoaren 24an. Egunean Behin, Euskal Herriko galdera eta erantzun joko ospetsuaren ildotik, sei urte bete dituen aplikazio horren arrakasta-gako batzuekin garatu da: erabitlzaile euskaldunentzako euskal eduki interesgarriak, ariketa arin batean; sailkapenak eta talde pertsonalizatuak.
Hitzetatik Ekintzetara 2025: 18.GJH
2025/01/24Hitzetatik Ekintzetara 2025: 18.GJH egitasmoa pertsonak eta erakundeek beren gizarte-eta ingurumen-konpromisoa aktibatzen lagundu, eta 2030 agenda lortzeko bidean inplikatzea da.