Bartzelonako Smart City ferian izan gara

2014/11/25
Joan zen astean ospatu zen Bartzelonan "Smart City Expo" nazioarteko feria. Bisitaldi azkar bat egin genuen, merkatuko azken proposamenak eta ideiak ikustera. Izan ere, Codesyntaxen ere une honetan bi proiektu ditugu martxan SmartCity kontzeptu barruan sartu daitezkeenak, eta interesa genuen beste experientzia batzuk ezagutzeko. Hona hemen Katalunia inguruan ikusitakoaren laburpen azkarra.

Joan zen astean antolatu zuten Bartzelonan Smart City Expo nazioarteko kongresua. Feria erraldoia da, munduko hainbat hiritan antolatzen dena. Bartzelonako ekitaldi honetan, esate baterako, mundu osoko 400 hiritako esperientziak ezagutzeko aukera zegoen eta 10.000 bisitari baino gehiago jaso zituen.

Guk ez genuen izan aukerarik 3 egunotan bertan egoteko, baina gutxienez egun bateko bisitaldia egin genuen, Smart City kontzeptu horren inguruan dauden nobedadeak ezagutzeko. Izan ere, guk ere pare bat proiektu ditugu martxan #SmartCity kontzeptu horretan sar daitezkeenak, bata Eibarko udalarekin elkarlanean (OpenLivingLab Eibar) eta bestea Ermukoarekin (Hiribili).

Zermikeko Asier Ibaibarriaga eta biok izan ginen Bartzelonan. Postuak ikusten igaro genuen eguna, erakusmahaiz erakusmahai.

Ezin ikusitako guztia hona ekarri, baina hona hemen atentzio eman zidaten/ziguten puntu batzuk, di-da (feriaren inguruko informazio gehiago, bai antolatzaileen webgunean, zein sare sozialetan):

  • Ferian gure OpenLivingLab Eibar buruan, beste herri batzuen standak ikusten egon ginen. Coruña, Bartzelona, Berlin... Modan jarri dira antzeko proiektuak: parametro orokorrak neurtu, farolak automatikoki itzali/piztu, argia kontrolatu, uraren eta argiaren kontadoreak bijilatu. Gero, SmartCity diskurtsoaren barruan sentsoreaz haragoko gauzak ere sartzen dituzte: parte-hartzea, espaloia puskatuta dagoela abisua emateko app-ak, eta halakoak. Mugimendu handia dago sektore horretan.
  • Bartzelonako udalak ere, sentsore desberdinen irakurketak bildu eta jasoko dituen ingurunea garatu dute, Javan, eta orain liberatu egin dute http://www.sentilo.io/wordpress/. Beste herri batzuetara ere zabaldu omen da plataforma hori, eta ekarpenak jasotzen ari dira.
  • Aditu askoren artean zalantzak, ordea: ondo pentsatu behar dela zer neurtu nahi den ezertan hasi aurretik, alferrikako sentsore mordoa jartzen dela askotan, erabiltzen diren sentsoreen kalitatea ere ondo zaindu behar dela... Azken batean, gai hauek oraindik berriak direla, sektorea hasten dagoela, eta kontu asko findu beharko direla datozen urteetan. 
  • Kontenedore eta hondakinen kudeaketa smart mordoa ere ikusi genuen. NFC giltzen bidez irekitzen diren kontenedoreak, edo zenbateraino beteta dauden esaten duten kontenedoreak, jasotzeko rutak optimizatzeko. Bilketa, berziklatzea eta 'gamifikazioa' lotzen dituzten proiektuak ere bai, nire harridurarako.
  • SmartCityrekin oso ondo lotzen ez ditudan robot batzuk ere bai, ikusgarriak adibidez, Gangnam Style dantzan. Zientoka bideo egongo dira bisitarien mobiletan grabatuta robotarenak.
  • Smart Parking kontzeptua ere sarri ikusi genuen (gure OpenLivingLab Eibarreko eszenario bat da parking ireki bat monitorizatzea). Hor zer teknologia dagoen begira egon ginen. Gailu guztiek, ordea, obra eskatzen dute: zuloa egin behar da plaza bakoitzean eta han sentsorea sartu. Batzuk magnetikoak dira (ez omen dira fidagarrienak) eta beste batzuk sentsore optikodunak (hauek hobeto ei dabiltza). Londonen, adibidez, 14000 istalatuta omen dituzte samrtparking.com-ekoak (http://smartparking.com/solutions/smartpark.html). Sentsore optikoa jartzeaz gain NFC  irakurtzeko kapazitatea dute hauek eta ordainketak-eta horren bidez egitea da asmoa; guanteran daukazu zure tarjeta eta handik deskontatzen zaizu OTA, txartela jartzen ibili beharrik gabe.
  • Dena den, horren harira, interesanteena http://www.sensity.com-ko amerikanoak. Bideokamera jartzen dute toki batean, nahi den puntuan, eta gero bideokamera horretan patroi batzuk definitu eta jendea, kotxeak... kontatzeko balio du. Parkinerako ere bai, adibide hori zeukaten. Baina nonbait, oraindik ez modu komertzialean. Probak egiten ari dira Cisco gigantearekin batera.

Joan-etorrietan jende ezagun mordoxka ere ikusi genuen. Besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Lore Martinez buru zela. Argazkitxoa ateratzeko unea: https://twitter.com/LoreAbarik/status/535118201462747136.

Smart City Barcelona 2014

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Josu Azpillaga

Ingeniaria. Bertsolari txarra, bertsozale ona.