Coreblog euskaratuta, blog-ak egiteko tresna libre eta doakoa

2004/10/25
CodeSyntax-ek blog-ak egiteko Coreblog softwarea euskaratu du, eta doan eskaintzen du emaitza webgune honetan. Gainera, Coreblog-en jatorrizko diseinu zurruna gaindituz, CSS estilo moldagarrietara egokituta dago euskarazko azal hau. Tresna honekin egindako garapen deigarriena, oraingoz, Eibar.org blog komunitatea da.

Gainerako hizkuntzetara egokitzeko moduan prestatu da, gainera, eta gaztelaniazko bertsioa guk geuk prestatu dugu.

Lokalizazio lan honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du, teknologia berrietarako 2004. urteko deialdian.

Produktua lortzeko, eta informazio gehiago eskuratzeko, klikatu hemen.

Ikus itzazu demoak:

Eta webgune operatiboak ere bai, blog-gintza komunitarioa egiten:

Lau lehenak euskaraz solik, azkena elebiduna, gaztelaniaz ere bai. Guztiak software honetan oinarrituak.

Ingelesezko informazioa

CodeSyntax-ek, halaber, Coreblog-en nazioarteko garapen-taldeari laguntza ematen dio, ingelesezko posta-zerrenda bat bultzatuz Postaria.com zerbitzuaren bidez. Informazio gehiago ingelesezko atal honetan.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.