DDoS erasoa Dinahosting-en

2014/12/25
Abenduaren 23an gure zerbitzarien hornitzailea den DInahosting enpresak DDOS eraso bat jasan zuen. Eraso honen ondorioz gure hainbat zerbitzari lineaz kanpo egon ziren egunean zehar.

Arazoaren berri izan orduko jarri zen martxan CodeSyntaxeko lantalde teknikoa. Baina arazoaren jatorria hornitzailean egonda eskuak nahiko lotuta izan genituen. Horrelakoetan hornitzaileari zure laguntza eskeintzea baino ez zaizu geratzen.

DDoS (Distributed Denial Of Service bere ingelesezko siglengatik), jasan daitekeen arazorik kontrolagaitzenetakoa da. Eraso mota honetan, milaka (edo miloika) puntu desberdinetatik erasotu nahi diren zerbitzarietara eskaerak bideratzen dira, horren handia da trafikoaren bolumena azkenean zerbitzariek gainezka egin eta zerbitzua emateari uzten diotela.

Ez da erreza horrelako eraso bat antolatzea, ezta gelditzea ere, izan ere zilegi dirudien sare trafikoan ezkutatzen bait da erasotzailea, eta ohiko segurtasun neurriek ez dute detektatzen erasopean zaudela.

Sare mailako erabaki gogorrak hartu behar izaten dira (zerbitzariak saretik kendu, trafiko mota konkretu bat eten,…) horrelakoak geratzeko, eta normalean denboran zehar luzatu behar izaten dira neurriok, izan ere erasoaren izaera sakabanatuak olatu gisara funtzionatu erazten duelako.

Dinahosting-ek  post batean azaldu du zer den gertatu dena eta zeintzuk izan diren hartu dituzten erabakiak.

Sentitzen dugu gure bezeroek jasan dituzten zerbitzu etenak, eta horrek eragindako kalteak. Gure lantalde teknikoak egunero lan egiten du horrelako egoerak gerta ez daitezen, lan ixila eta ezkutukoa da, baina gauzek funtzionatuko badute behar beharrezkoa den lana.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Aitzol Naberan

Django garatzailea. Umore fina dauka (Ondarroako estandarretarako)