Gobernantza enpresan eztabaidagai

2012/05/21
Gure Balioak proiektuaren baitan, Debabarrenean gizarte balioak sustatzea helburu duen ekimena, Debegesa garapen agentziak Enpresaren gobernantza eztabaidagai izango duen jardunaldia antolatu du. Bertan parte hartuko du CodeSyntax-ek beste erakunde eta enpresekin batera: Incress, K2K Emocionando, Alcorta Forging Group, Pasuen Foroa eta Debegesa bera.
Gure balioak

Gure balioak

Gure Balioak proiektuak Debabarrena eskualdean gizarte balioak sustatzea du helburutzat, eta Gobernantza enpresentzat eztabaidagai jardunaldian, honekin lotutako hainbat gai jorratu nahi dira:

  • Nola sortu dezakegu jabetza eta langileen arteko konfiantzan oinarrituriko testuinguru bat? Zein baldintza eman behar dira? Posible al da?
  • Ez al dira gaur egungo jabetza eta langileen arteko harremanak aldatu behar, ezinbesteko baldintza, konfiantza eta konpromisoa lagunduko duen testuinguru bat garatzeko?
  • Nahi al dute langileek gehiago konprometitzen eta arduradun egiten dien aldaketa bat?
  • Partaidetza hobetze aldera, zuzendariak beraien eginkizuna ulertzen ari al dira?

Duela ia hiru urte,  Incress aholkularitzaren laguntzarekin, bai enpresa antolakuntzan egitura parte-hartzailea eta baita kapital akzioetan parte hartzeko prozesua abiatu genuen  CodeSyntax -en. Asmatze eta akatsekin gure urratsak eman ditugu eta pixkanaka bagoaz aurrera.

Enpresa irekia, berrikuntza irekia, kooperazioa, konfidantza, zintzotasuna, erresponsabilitatea, elkartasuna, ... CodeSyntax-en bezala software librearekin eta Internet sarean lan egiten duten enpresetan nahiko ohizkoak diren baloreak direla esango nuke. Dudarik gabe horrelako testu-inguru edo ekosistema batek antolakuntza eredu berriak asmatu, sortu edo frogatzen laguntzen du.   

Eta etorkizuna eraikitzen, sortzen, asmatzen jarraitu nahi dugu.

Eneko Astigarraga aurkezpena egiten

Horregatik, enpresaren gobernantzarako eredu berrien inguruko eztabaida interesatzen zaigu. Ez dugu ahazten, jakina, enpresa bezala bizirik mantentzeko emaitza ekonomikoak behar ditugula, eta emaitzak eredu berria ezartzeko beta ematen digu, baina era berean eredu berriak emaitza hobeak lortzen laguntzen digula uste dugu.

Hemen duzue erabili dugun aurkezpena

 

CodeSyntax-en ekarpenetaz aparte, Gobernantza enpresentzat eztabaidagai jardunaldian  honako hauek hartuko dute parte: Mariano Iriarte, Incress-IMH, Asier Irazusta, K2K Emocionando, Rubén de la Peña, Business Development Manager  Alcorta Forging Group delakoan, eta Martín Múgica Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea-tik bultzatuta dagoen Pasuen Foroa - enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko foroa -, proiektuaren zuzendaria eta Juan Ángel BalbasDebegesa garapen agentziako zuzendaria.

 

Oharra: argazkia Manahmana -ko Aitorrena da

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Eneko Astigarraga

Kudeatzailea, CFO. Gorbata janzten duen pertsona kabala.