2021/11/04
Gurekin lan egiteko eta Frontend arloa indartzeko jende bila ari gara.

Gai hauetan ezagutza duen pertsona baten bila gabiltza:

  • JavaScript/ECMAScript, React, TypeScript, Angular
  • JavaScript inguruneko tresneria: npm, yarn, gulp, grunt, webpack
  • Kodearen garapenerako bertsio sistemak: git
  • HTML5
  • CSS, LESS, SASS
  • REST APIekin lan egitea, JSON ezagutzea

 

Backendean erabiltzen dugun teknologia pythonen oinarritutako aplikazioak izaten dira, gehienetan Plone edukiak kudeatzeko sistema eta Django garapen frameworka. Gainera Plone teknologiaren Volto frontend paketearen garapenean eta erabileran burubelarri sartuta gabiltza.

Beharrezkoa izango da taldean eta bezeroekin lan egiteko gaitasuna eta kontuan hartuko da ingeniaritza edo programazioarekin zerikusia duen titulazio ofizialen bat izatea. Aurrez egindako lanak baloratuko dira.

Egun osoko lanaldia eskaintzen da eta kontratu mugagabea.

Partzialki, telelana egiteko aukera.

Teknologia eta proiektu interesgarriekin lan egiten dugu, teknologia libreekin eta puntan egoten saiatzen gara. Uste dugu giro oneko enpresa garela.

Euskara, gaztelania eta ingelesa lan egiteko komeni badira ere, laneko hizkuntza euskara da eguneroko jardunean.

Gure lantaldean ikusten baduzu zure burua, eta honetan lan egin nahi baduzu, idatzi lasai.

Interesatzen bazaizu idatzi eta bidali zure CV-a helbide honetara: info (a bildua) codesyntax.com

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek