Hiru.com etengabeko ikaskuntza

2004/05/12
Eusko Jaurlaritzak Hiru.com etengabeko ikaskuntzarako ataria sortu du, hiritarrei hezkuntza-edukiak eskaintzen dizkiena. Software libreko Zope plataformaren gainean eraiki da.

 

Hiru.com hezkuntza alorreko ataria sortzeko lehen ahalegina da, eta bere helburua, hezkuntzako zerbitzu publikoak internetez eta doan ematea da. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak sortutako atari honen asmoen artean daude, besteak beste, euskal hiritarren prestakuntzarako erreferente bilakatzea eta hiritarrei laguntzea euren jarrera aktiboa eta parte-hartzailea sendotzen.

Hiru.com ataria hiritarrei hezkuntzarako zerbitzuak eskaintzeko bideratuta dago. Hori doako edukiak edo kostu baxukoak eskainiz egingo du. Besteren artean, 23 urtetik gorakoek lau hizkuntza ikasi ahalko dituzte, prezio baxuan.

Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Hezkuntza eta Etengabeko Ikaskuntzaren Sailburuordetzak butzatutako ataria honen azpiegitura eta garapena CodeSyntax -ek egin du, software libreko Zope web aplikazio zerbitzarian oinarriturik.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.