CodeSyntaxen Bloga

Ionic conference 2020

Pasa den asteazkenean, ekainaren 24an, Ionic taldearen lehen konferentzia izan zen. Etxeko egonaldiari etekina ateratzeko asmoz, dena online bidez antolatu zen. Emanaldia Youtube bidez egin zen eta galderak egiteko kanala Twitter izan zen, #askioniconf traola erabiliz.

2020/06/29

Ionic conference 2020 - +

Python Web Conference 2020 online egindako konferentzian hartu dugu parte

Ekainaren 17tik 19ra online antolatu dute Python Web Conference 2020 delakoa. Egun jasaten ari garen osasun-krisia dela-eta bidaiatzea mugatuta izanda online egitea izan da aukera eta modu txukunean atera dute aurrera antolatzaileek.

2020/06/23

Python Web Conference 2020 online egindako konferentzian hartu dugu parte - +

Mendiak APP berritua eta Euskal Herriko mendilerroak Mendiak.eus webgunean

Amaitu zaizkigu larrialdi-egoera eta etxealdiak. Ireki dizkigute ateak eta mugak. Ez dugu, beraz, oztoporik Mendiak APPa instalatu, Euskal Herrian barrena bidaiatu eta gure mendi eta bailarak ezagutzeko. Azken hilabeteotan Mendiak APPean egindako berrkuntzen berri eman nahi dizuegu. Izan ere, eguneraketa mordoxka egin baititugu konfinamenduan zehar, behin gure etxeetako ateak irekita, guztion esku daudenak.

2020/06/22

Mendiak APP berritua eta Euskal Herriko mendilerroak Mendiak.eus webgunean - +

myULMA, ULMA Packaging-en bezeroentzako extraneta

ULMA Packaging enpresarentzat bere bezeroen ataria sortu dugu. Extranet honen helburua da ULMAk zerbitzu osatuago eta hobea eskaintzea bere bezeroei.

2020/05/27

myULMA, ULMA Packaging-en bezeroentzako extraneta - +

Euskal txiolarien datu eta grafiko berriak Umap webgunean: urtez urteko laburpen-datuak eta taulak, hizkuntza-erabilera eta txio-kopurua #umap

Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzen ari gara 2010etik Umap.eus tresna eta webgunearen bitartez. Azken asteotan egindako zenbait eguneraketaren ostean, hemendik aurrera euskal twitterlarien datu gehiago azaleratuko ditugu bakoitzaren profilean. Besteak beste, urterik urte argitaratutako txio kopuruak eta hizkuntza-erabilera.

2020/04/29

Euskal txiolarien datu eta grafiko berriak Umap webgunean: urtez urteko laburpen-datuak eta taulak, hizkuntza-erabilera eta txio-kopurua #umap - +

CodeSyntaxek 20 urte bete ditu

20 urte bete ditu gaur CodeSyntaxek eta Jitsin ospatu dugu lankide guztiok. Zorionak guri, eskerrik asko zuei eta osasuna guztiontzat!

2020/03/27

CodeSyntaxek 20 urte bete ditu - +

Egunean Behin², BERrogeialdiko astea

Igandean amaitzen da Egunean Behinen hirugarren denboraldia. Apirilaren 4an egin behar genuen finala, Durangoko Plateruenan baina, ulertuko duzuen moduan, finala bertan behera utzi dugu ditxosozko koronabirusagatik.

2020/03/26

Egunean Behin², BERrogeialdiko astea - +

Lanean dihardugu zuretzat

Baina koronabirusak eragindako egoera larriagatik, etxetik gabiltza lanean. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu eposta da aukera errazena. Idatzi info (a bildua) codesyntax.com helbidera eta bideratuko dugu.

2020/03/23

Lanean dihardugu zuretzat - +

Egunean Behin, urtebete martxan

Gaur urtebete atera genuen Egunean Behin, 2019ko martxoaren 4an. Enpresako eta inguruko lagunek osatu genuen lehen astea eta Gari lankideak jokatu zuen lehen partida hura goizeko zazpietan; zortzi asmatu zituen minutu batean. Geroztik, beste 5 milioi partida pasa jokatu dira.

2020/03/04

Egunean Behin, urtebete martxan - +

Open Source eta zibersegurtasuna. Pertsonen garrantzia

Egun hauetan Kalifornia bisitatzeko aukera izan dugu ESLEren, Euskadiko Software Libreko enpresen elkartearen ordezkari gisa, aurten egingo dugun misio komertzial bat prestatzeko eta, Kaliforniako zenbait erakunde eta enpresekin harremanak ezartzeaz gain, San Frantziskoko RSA Conference delakotik pasatu gara. Zibersegurtasunaren konferentziako mezua argia zen: eraso zibernetikoak ekiditzeko tresnarik boteretsuena zu zeu zara! "Human element" izan da RSA Conference 2020ren leloa.

2020/03/01

Open Source eta zibersegurtasuna. Pertsonen garrantzia - +

Berrikuntzak eta funtzionalitate berriak Mendiak.eus webgunean eta Mendiak APP mugikorreko aplikazioan

Euskal Herriko mendien inguruko aplikazioa da Mendiak APPa (eta bere webgunea, Mendiak.eus). 2016an sortua, harrezkero eguneraketak eta hobekuntzak egiten jarraitu dugu. Azken hilabeteotan egindakoen berri eman nahi dizuegu. Besteak beste, mapak eguneratu eta hobetu ditugu, fitxetako informazio praktikoa zabaldu dugu eta igoera-bistak zein partekatze aukerak handitu ditugu.

2020/02/29

Berrikuntzak eta funtzionalitate berriak Mendiak.eus webgunean eta Mendiak APP mugikorreko aplikazioan - +

Ikasblogak, irakasle eta ikasleentzat blogak sortzeko plataforma berria, Blogak.eus blog-komunitatean

Duela 15 urte inguru argitaratu genuen Blogak.eus plataforma edo blog-komunitatea. Erabiltzaileei aukera ematen die euren blogak sortzeko, modu errazean, euskaraz eta doan. Orain, adar berria gehitu diogu plataformari: Ikasblogak. Ikasle eta irakasleentzat pentsatutako blog-komunitatea, non irakasle bakoitzak bere gelako blog-komunitatea sortu ahalko duen.

2020/01/31

Ikasblogak, irakasle eta ikasleentzat blogak sortzeko plataforma berria, Blogak.eus blog-komunitatean - +

Egunean Behin jokoaren 3. denboraldia

Otsailaren 3an, astelehenearekin, hasiko da Egunean Behin jokoaren 3. denboraldia. Zortzi aste iraungo du, denboraldiko sailkapen orokorra egongo da, zuzeneko finala egongo da eta galdera berriak izango ditugu. Gainera, LABORAL Kutxaren babesletza berezia izango du denboraldiak.

2020/01/29

Egunean Behin jokoaren 3. denboraldia - +

Egunean Behin jokoaren 2019ko finala: gonbidatuentzako ere izango da tokia

Egunean Behin jokoaren bigarren denboraldiko berritasun nagusia, "Finala", datorren abenduaren 14an ospatuko da Azpeitian. Finalerako mekanika, sariak, babeslea eta aurkezlea prest ditugu. Partaidetza osatu behar dugu orain. Numerus Clausus ezartzea ezinbestekoa da eta, jokoan bertan lehen postuetan sailkatu direnei gonbidapenak luzatu ondoren, gainerakoentzako izena emateko prozesu bat ireki dugu baina, adi, izena emandakoen artean zozketatu egin beharko ditugu gonbidapenak.

2019/12/04

Egunean Behin jokoaren 2019ko finala: gonbidatuentzako ere izango da tokia - +

PloneConf 2019 Ferraran: han ikusitakoen kronika

Urteroko Plone garatzaileen biltzarra Italiako Ferrara hirian ospatu da aurten, urriaren 21 eta 27aren artean eta hantxe izan gara, hona hemen han ikusitakoaren laburpena.

2019/11/04

PloneConf 2019 Ferraran: han ikusitakoen kronika - +

"Mendiak" aplikazioaren inguruan berriketan "Ganbara Gizarte Irratian"

Emaus Fundazioak kudeatzen duen Irratian izan gara aste honetan Mendiak aplikazioaren inguruan berbetan.

2019/10/30

"Mendiak" aplikazioaren inguruan berriketan "Ganbara Gizarte Irratian" - +

ngSpain 2019 biltzarraren kronika

Aurten, urriak 18, 19 eta 20aren artean, ngSpainen lehen edizioa izan da. Guretzat oso berezia izan da Madrileko jardunaldi honetan egotea, ez soilik lehen edizioa izateagatik, joaten garen lehen Angular konferentzia delako baizik.

2019/10/25

ngSpain 2019 biltzarraren kronika - +

Urumeako Kronika.eus tokiko hedabidea ere Tokikom Plataformara etorri da

"Urte bete eta 20 Tokikom" izendatzekotan izan gara hau artikuluau. Horixe izan baita erronka: urte beteko epean 20 tokiko hedabide Interneteko web-plataforma bateratu bakarrera ekartzea, TK (Tokikom Plataforma) izendatu dugun honetara. Hernaniko Kronika izan da azkena. Aste honetan argitaratu dute euren webgune berria. Ongi etorri!

2019/10/23

Urumeako Kronika.eus tokiko hedabidea ere Tokikom Plataformara etorri da - +

Odoo Experience 2019aren kronika

Aurten lehenengo aldiz CodeSyntaxetik Odoo Experience 2019an izan gara Louvain la Neuve, Belgikan, Urriaren 2tik 4ra. Odoo kode askeko ERP bat da, Python-en garatua. Luzaroan darama merkatuan bere tokia aurkitzen saiatzen baina azken urteetan bizkor hazten dabil.

Odoo Experience 2019aren kronika - +

PyconEs 2019

Urriaren 4,5 eta 6aren artean PyconEs jardunaldia izan da Alacanten. Dagoeneko urte batzuk badira CodeSyntax-ek jardunaldi hau babesten duela, eta aurten ere horrela izan da. Ekitaldi hauek diruz babestea ezin bestekoa iruditzen zaigu, izan ere enpresa bezala erabiltzen dugun Python lengoaiaren komunitateari, jasotzen dugunaren zatitxo bat diruz bueltatzeko aukera aparta bait da.

2019/10/15

PyconEs 2019 - +