2012/01/09
Iaz 10 urte bete genituen CodeSyntaxen eta dagoeneko Interneteko eremuan gauza batzuk egin ditugu bai Euskal Herrian bai nazioartean. Etorkizunari begira gehiago egin nahi ditugu. Horregatik, gurekin lan egiteko jende bila ari gara, eta informatikari bila ari gara une honetan. Web ingurunean garatuko du informatikari berri horrek, Python lengoaian nagusiki. Programazioan esperientzia edo zaletasuna izatea kontutan izango da. Eta euskara eta ingelesa ezinbestean.

Web ingurunean garatuko du informatikari berri horrek, Python lengoaian nagusiki eta gure ustez proiektu erakargarrietan. Lan esperientzia beharrezkoa ez bada ere, programazioan esperientzia edo zaletasuna izatea kontutan izango da.

Ekimena eta gogoa, Interneti begirako jarrera aktiboa, ordenagailu zaletasuna eta antzerakoak baloratuko ditugu. Oinarrizko teknologiak eta ezagutzak menderatzea baloratuko dira ere bai: ingelesa, programazioa, abstrakziorako gaitasuna, software librea, Internet eta abar.

Teknologia eta proiektu interesgarriekin lan egiten dugula uste dugu. Teknologia libreekin lan egiten dugu eta puntan egoten saiatzen gara. Lantalde honetan ikusten baduzu zure burua, idatzi lasai. Eskerrik asko.

Gehiago jakiteko, zoaz gure Gurekin lan egin sailera eta interesatzen bazaizu  jarri zaitez kontaktuan gurekin edo bidali zure CV-a info(a bildua)codesyntax.com helbidera.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek