ItzuL posta-zerrenda mila harpidedunera iritsi da, Postaria erabiltzen

2012/05/29
EIZIE elkarteak kudeatzen duen ItzuL posta-zerrenda 1.000 harpideduneri iritsi zen atzo. 1998tik dago martxan ItzuL, eta 2004tik aurrera, CodeSyntax-ek kudeatzen duen Postaria zerbitzuaren bidez funtzionatzen du. Euskarazko Interneteko baliabide profesional beteranoena, eta praktikoena.
Posta-zerrendak azaltzen, Leire Narbaizaren aurkezpen batean

Posta-zerrendak azaltzen, Leire Narbaizaren aurkezpen batean

ItzuL posta-zerreda sortu zuen EIZIEk 1998ko abenduan. 2003an, 5 urte betetzean, 400 harpidedun inguru zituen. Hurrengo urtean, ordura arte erabilitako azpiegitura itxiak aldi batera utzi, eta Postaria hasi zen erabiltzen EIZIE. Hamar urte betetzean, 2008an, 800 inguru ziren, eta orain, mila. Horra EIZIEko bulegotik atzo banatu zuten mezua.

Posta-zerrenda bat, azken batean, sare sozialik eraginkorrena izan daiteke. Ideia horixe aldarrikatu zuen Leire Narbaiza irakasle eta blogariak Eraldalab topaketan, duela aste gutxi Andoainen. Eibartarrak posta-zerrendaren kasua azaldu zuen Narbaizak han, eta hau ere Postariaren azpiegituraren gainean dabil.

Postaria Mailman software libre eta euskaratuan oinarritzen da. Mailman doan jaisten ahal duzu, eta instalatuz gero, euskarazko instantzia bat ezar dezakezu zerbitzari batean. Langintza hori konplikatua baldin bazaizu, deitu guri, eta Postaria-ren bidez jarriko dizugu zerrenda martxan. Posta-zerrendaren konfigurazioa, era askotara antolatu daiteke, gainera, funtzio desberdinei bide emateko:

  • Buletin bat, harpidedunek informazioa jasotzeko.
  • Eztabaida ireki edo moderaturako foro bat, artxibo publikoekin.
  • Eztabaida edo trukerako foroa, baina bazkideentzat bakarrik (proiektu baten kudeaketa pribaturako, adibidez)
  • Jendea kudeatzaileak berak apuntatzeko aukerarekin (baimenduta izan dadila eta spam-ik ez egiteko aholkatuko dugu beti, dena den)

Beraz, zorionak EIZIE, eta eskerrik asko CodeSyntax-en Postaria zerbitzua erabiltzeagatik.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Luistxo Fernandez

Proiektu asmatzailea. Diplomaziaren guru bat.