LibreCon 2014 topaketa eta CodeSyntax

2014/11/10
Bilboko Euskalduna jauregiak jasoko du azaroaren 11 eta 12an software eta jakintza irekiak sustatzea helburu duen LibreCon 2014 konferentzia.
LibreCon 2014

LibreCon 2014

Asolif eta ESLE elkarteek bultzatzen duten LibreCon 2014 topaketan parte hartuko dugu datozen asteko astearte eta asteazkenean, hilak 11 eta 12.

Hitzaldi eta topaketa agenda zabala dago antolatua, esteka honetan ikus dezakezuen moduan. Antolakuntzak ahalegin berezia egin du software eta jakintza irekiarekin loturiko arrakasta kasuak egon daitezen. Aurtengo edizioaren gakoak ondorengo sektoreak izango dira: hezkuntza, industria, osasuna eta komertzioa.

ESLEko sortzaile eta partaide aktiboa garen heinean jardun zabala izango dugu konferentzian. Batetik, stand eder bat edukiko dugu (16. zenbakia), bertaratzen denari gure lana azaltzeko asmoz. LibreConen bazaude, gerturatu zaitez gu agurtzera, edo erabil ezazu konferentziako aplikazioa gurekin hitzordua jartzeko (Android eta iOS bertsioak daude).

Eta bestetik, bi hitzaldi emango ditugu, gure esperientzia praktikoa zabalduz:

Entzule moduan ere bertan izango gara, noski, programa zabal eta interesgarria baitago antolatua. Ekitaldi paralelo moduan beste bi gune egongo dira: Business txokoa eta Take up txokoa; gertutik jarraitzekoak biak ala biak.

Bestalde, gure lankide Eneko Astigarraga, ESLEko presidentea, han-hemenka agertzen ari da prentsan LibreCon iragarriz. Hona hemen sarean aurki ditzakegun publikazioen laburpen bat:

LibreCon 2014 - Eneko

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.