2022/11/21
Beste behin, eta dagoeneko 10. edizioa da, LIBRECONek erakutsi du ezinbesteko eta erreferentziazko ekitaldia dela sektore teknologikoan. LIBRECON konferentziak 1.200 pertsona baino gehiago bildu ditu bi egunetan antolatutako jardunaldietan, eta bertan egon gara berriro ere bai.

CodeSyntax LibreCon 2022 konferentzian

LIBRECON 2022ren bi jardunaldietan 70 jarduera baino gehiago egin dira, hainbat gunetan banatuta: Inspiration Space, Open Space, expo edo erakusketa-gunea,  Tech Space, Demo Space eta Talent Space. Horietan, guztira, 75 hizlarik baino gehiagok hartu dute parte, eta CodeSyntax oso presente egon da bertan.

Mikel Larreategi lankideak "Uso e implicación de una agencia de la UE en el desarrollo de producto de software libre" izeneko hitzaldia eskaini zuen Open Space delakoan.Horrela, Mikelek  Plone, Volto, Python eta beste teknologia batzuetan  EEA, European Environment Agency (Europako Ingurumen Agentzia) -rentzat egiten dihardugun lanaren zati bat azaldu zuen.
Batez ere, Copernicus Land Monitoring Service, (CLMS), the European Union's Earth observation programme, proiektuarentzat, non meritu nabarmenena aplikazioen "kodea argitaratzea" da, baina, batez ere, "jendaurrean garatzea". Hemen duzu adibide bat EEAko Github-arekin. Interesgarria, ezta? 
 
Open Space-n ere bai, Eneko Astigarraga-k  Administrazio publikoak software berrerabilpena butzatzeko duen erronkaren inguruan hitz egin zuen "El reto de la reutilización de software en la Administración Pública Vasca" hitzaldian. Bertan Enekok Eusko Jaurlaritzarentzat, bereziki DTIC-IKTZ Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzarentzat egiten dugun euskarri-lana azaldu zuen,  TEKgunea-ren katalogo irekirako aplikazioen argitalpena eta berrerabilera sustatzeko, lorpenak azalduz eta proiektuaren etorkizuneko gakoetako eta erronketako batzuk azalduz. Lan handia aurretik.
 
librecon1.png librecon2.png
Bestalde, Egunean Behin mugikorrerako aplikazioaren azalpen-demoa eta aldi bereko talde-partida ipini genuen martxan Talent Space delakoan (justu gure stand-aren aldamenean).  Baina zuzeneko partida batean software librea eta teknologia irekien inguruko galderekin, Quiz-Show Librecon-en Behin deitu genion, eta Luistxo Fernandez eta Josu Azpillaga-ren gidaritzapean pertsona ugarik parte hartu zuten. Irabazlea Barnetik enpresako Alayn izan zen. Zorionak Alayn!
 
EB_Librecon.jpeg
 
Gure standean 450 pertsona, erakunde eta enpresa baino gehiagoren bisita jaso genuen bi egun hauetan. Gure lanaz, produktuez eta zerbitzuez interesatu ziren, eta haien interesa aintzat hartzen eta eskertzen saiatzen gara. Eskerrik asko guztioi interesagatik.
 
Gainera,  talentua prestatzeko eta erakartzeko jarduera ezberdinak eraman ditugu aurrera LIBRECON-en , non parte hartu genituen eta, adibidez, ESLE-tik OSAKamp, Open Source Akademy plazaratu dugu.
 

OSAKamp, Open Source Akademy,

Bazkide fundatzaileak garen ESLE elkarteak eta Code4Jobsek bat egin dute OSAKamp, Open Source Academy & Knowledge, Javascript eta Open Source teknologietan oinarritutako bootcamp oso bat eskaintzeko. Software segurua, datu-baseak, backend eta front-end garapena landuko direlarik.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin finantzatutako proiektua da, eta bootcamp-a softwarearen garapenaren munduan hasi nahi duen orori irekita dago. Asmoa da enplegagarritasun txikiko sektoreetan lan egiten duten pertsonek beren lan-bizitzari bira bat ematea.

 

BAT - B Accelerator Tower-en(Torre Bizkaia) ebentoa eta Librecon 2022 sariak

Asteazken arratsaldean, Librecon ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen BAT, B Accelerator Tower-era eraman zen. Bertan, protagonismoa hartu zuten hainbat gaik, hala nola aldaketaren eragile gisa espazioek duten eraginari buruzko hausnarketek, Berrikuntza Irekiaren testuinguruan, Ikaskuntza ireki eta kolaboratiboaren erronka eta aukerek, eta teknologia kuantikoek industrian duten aplikagarritasunari buruzkoa izan zen azken eztabaida-mahaia. Guztira, ia hogei adituk parte hartu zutelarik BAT-eko ekitaldian.

Ekitaldiari amaiera emateko, LIBRECON 2022 sariak banatu ziren. Honako proiektu eta pertsona hauek izan ziren sarituak:

  • LibreCon 2022-ko konferentzia tekniko onena: Isard VDI, Uni Eibar-Ermuarekin lankidetzan
  • Open teknologiak eguneroko konponbideetara aplikatzeko arrakasta kasurik onena: Lookiero-ren datu-ekosisteman kode irekiaren papera
  • Open teknologietan oinarritutako estrategia publiko onena: Quantum Ecosystem Estrategia, Bizkaiko Foru Aldundia buru duena
  • Emakumea teknologien esparruan sartzeko ekimen onena: Innolab, LKSko Elena Zarragak ordezkatua
  • Herritarrengan eragin handiena duen open teknologietan oinarritutako proiekturik onena: EJIE eta EJren DITC, NIK Patrika digitala/Cartera digital proiektuagatik
  • Open teknologien sektorean eragin handiena duen enpresa: Cloudera
  • ESLE sari berezia: Dani Armendariz, ESLEko lehen presidentea

Nuestro compañero Eneko Astigarraga gure lankideak Lookiero ekimenean VP of Data den Miguel Angel Veganzones-i eman zion saria, baina azpian duzu saritu guztien argazkia:

PREMIOS_LIBRECON-2.jpeg

Librecon 2022 konferentzia ezinbesteko eta erreferentziazko ekitaldi bihurtu da sektore teknologikoan. CodeSyntax eta ESLE-TIK LIBRECONen aldeko apustua egin duten parte-hartzaile, hizlari, babesle, erakunde eta marka guztiei eskerrak ematea, eta Open teknologiek ekonomiari, gizarteari eta pertsonei egiten dieten kalitate-ekarpenaren ideia azpimarratzea, baino besterik ez zaigu geratzen

Hurrengo LIBRECON-erako gutxiago geratzen da!

 

thans_librecon.jpeg

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek