Malagako Software Libre Konferentzian

2008/10/20

Egun hauetan software libreko munduan arreta gune nagusia Malagan dago. Malaga hiriko  Palacio de Ferias y Congresos delakoan  Open Source World Conference izeneko konferentzia ospatzen delako.

Konferentziaren izenburua apur bat handiputza eta gehiegizkoa dirudi, baina egia da 8.000 parte hartzaileetatik gora izango dituela, erakusketa eta bestelako ekintzen gunea 6.500 m²-koa izango dela eta software libre komunitate askoren parteidetza izango duela. Konferentzioa, beraz.

Hainbeste ekitalde artean ezinezkoa da denak jarraitzea, horregatik parte hartzen dugun ekimenetara mugatu naiz gehienbat.


OSOR behategia

Observatorio Software Libre OSOR

Astelehenean bertan OSOR, Open Source Observatory and Repository for European Public Administrations, ekimenaren aurkezpena izango da. Behatoki eta biltegi den ekimen honen helburua administrazio publikoentzat egindako software libre garapenen bererabilpena bultzatzea da. 

Bertan PloneGov ekimenaren bidez parte hartzen dugu.  Eta  ZEA Partners partaide garen elkarte europeartik  Xavier Heymans lagunak aurkeztuko du nazioareko ekimen hau. 

Gure inguruan  Amorebieta Udaleko adibidea dugu nazioareko ekimen honen partaide

 

Morfeo proiektua

Morfeo Proiektuak  islada handia du Malagako Konferenzian, stand-a eta 8 hitzaldi eta lan-talde.

Zerbait aipatzekotan etorzkizuneko zerbitzuen Internet-eko aurkezpenak aipatuko nituzke:

Morfeo

  "MORFEO: el desarrollo de software abierto como parte de la estrategia para materializar la futura Internet de los Servicios" eta Miguel Ángel Cañas eta Marcos Reyes lagunen hitzaldia "EzWeb: an open source application mashup web platform for the next-genern SOA and the future Internet of Services"

Eguneraketa: Morfeo proiektuaren Forja eta gaitasun edo konpetentzia zentroa aurkeztu da.  MORFEO proiektuaren tailerrrean,  Jose Nieto eta Andrés Martinez-ek MORFEO forja berria aurkeztu dute, jaitsi eta frogatu daiteke edo sarean frogatu, honako helbide honetan: http://www.vulcano.morfeo-project.org

Bestalde, Jesús Gonzalez Barahona-k  Gaitasun Zentruaren ideia aurkeztu du. Qualipso proiektuarekin harremana du eta helbide honetan dago : http://cc.morfeo-project.org


Plone nonahi

Plone PloneGov ekimena aipatu dut, baina Malagako konferentzia honetan Plone nonahi ageri da. Esate baterako, Plonegov da gure eta nazioarteko  e-gov soluzioa, baina bai OSWC Nazioarteko Konferentziako edo Conferencia Internacional de Software Libre (1) webgunea eta baita OSOR behatokia edo  Observatorio OSOR de Software Libre (2) delakoa ere Plone eduki kudeaketa sistema erabiltzen dute, aukerako gure CMS-aZope teknologian oinarrituta eta  Python lengoaian programatua.  Hori bai aukera ona!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Eneko Astigarraga

Kudeatzailea, CFO. Gorbata janzten duen pertsona kabala.